Euskal Herriko Unibertsitateak planak bideratu behar ditu euskararen erabilera normaldua bultzatzeko eta unibertsitateko kideen eskubideak bermatzeko.
Gaur egun indarrean dago UPV/EHUko Euskararen II. Plan Gidaria (2013-2017): http://go.ehu.eus/euskararen-plan-gidaria
Euskara arloko errektoreordetzak (http://www.ehu.eus/eu/web/euskara/ ) hainbat zerbitzu bideratzen ditu, besteak beste:
- Langileen euskara maila hobetzeko ikastaroak eta liberazioak
- Eskolak edo argitalpenak prestatzerakoan hizkuntza-aholkularitza
- Euskarazko ikasmaterialgintza sustatzeko diru-laguntzak
- Testuliburu bat itzultzeko edo sortzeko laguntza