Gizarte funtsa
Gizarte Funtsaren diru laguntzak osasun gastuetarako emango dira, betiere gastu horiek ez badituzte estaltzen bestelako sistema mutualista batzuek edo Gizarte Segurantzak.
Urtero argitaratzen da gizarte funtsaren deialdia ondorengo web orrian:
Langilearen atariaren bidez eskatu behar da: http://gestion-empleado.ehu.es/
Maileguak
Kontsumorako kredituei buruzko araudia ondorengo web orrian irakur daiteke:
Langilearen atariaren bidez eskatu behar da: http://gestion-empleado.ehu.es/
Nomina aurrerapena
Langileek badute nomina aurrerapena eskatzeko eskubidea. Eskaera egiteko Nominak eta Gizarte segurantza atalarekin harremanetan jarri: unidad.nominas@ehu.eus
Matrikula ordaintzeko laguntza
UPV/EHUko langileek unibertsitateko matrikula ordaintzeko diru-laguntza eskatu dezakete.
Matrikula UPV/EHUko ikastegiren batean egin bada, laguntzarako eskaria ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko da.
Matrikula estatuko unibertsitate publikoren batean egin bada, eskaria gerenteari zuzendu beharko zaio eta UPV/EHUko erregistroren batean aurkeztu.
Urte hasieran laguntza hau eskatzeko deialdia ondorengo orrian argitaratzen da:
Bizitza eta istripu asegurua
UPV/EHUko langile guztiek badute bizitza eta istripu asegurua kontratatuta. Ondorengo web orrialdean aseguruaren baldintzak zehazten dira:k