Galdera
Zuen programan, “Digitalizazio-plan integrala osatzea” helburuan, “Aztertu ea kanpoko enpresekin azpikontratatzen diren zerbitzuak erabiltzaileen eta UPV/EHUren beharrak betetzen dituzten” ekintza planteatzen duzue. Era berean, Zentroetan lan- osasuna eta segurtasun-baldintzak ziurtatzea” helburuan, “Mantentze-zerbitzu propioa indartu eta kanpo-enpresekiko azpikontratazioak murriztu” ekintza planteatzen duzue. Erabiltzaileen eta EHUko beharrak bete edo ez betetzeaz gain, kontu gakoa da ea zerbitzu horiek edo horietako batzuk EHUko langile propioekin eman ahal diren. Ugariak dira kasuak non zerbitzua egunerokoan ematen den (IKTkoak, CAU, mantenimendu zerbitzuak, medikuntzaarreta, garbiketa…) eta kanpoko enpresen bitartez gauzatzen den. Planteatzen duzue kanpoko enpresen bitartez eskaintzen diren zerbitzuak aztertzea, posiblea den kasuetan, EHUko lanpostu berriak sortzeko zerbitzu horiek emateko? Aspaldidanik pribatizatuta dauden zerbitzuen publifikatzea bultzatuko duzue?
Erantzuna
Mila esker. Digitalizazioaren kasuan pentsatu dugu dauden prozedurak aztertzea eta IKTetako langileekin batera aztertzea zer bideratu daitekeen UPV/EHUtik eta zer ez. Kontuan izan behar da badugula potentzial handia herramintak garatzeko, baina horrek diru kopuru handia eskatzen eta lan handia eskatzen duela. Hortaz, nahiz eta gure bidea eta helburua propioa bultzatzea den, beti egin behar da era jasangarrian, langileentzako eta erabiltzaileentzako.