Pasa den ostiralean, uztailaren 6an, Bilboko Ingeniaritza Eskolan maiatzaren 21ean istripua izan zuen langilearen heriotza jakinarazi zitzaigun. UV/EHUn ordezkaritza dugun sindikatuok, unibertsitateko langileek bizitza galtzerainoko istripuak gertatzen jarraitzea salatzen dugu.
Horregatik, bihar, uztailaren 10ean, langile guztiei burutuko diren ordubeteko lanuzte (12:00etatik 13:00etara) eta konzentrazioetan (12:15etatik 12:45etara) parte hartzera dei egiten dizuegu.
Hona hemen tokiak:
Bilbao: Torres Quevedo Plaza (Ingeniaritzaren I. eta II. eraikinaren artean)
Leioa: Mikel Laboa Plaza
Gasteiz: Campuseko Errektoreordetzan
Donostia: Carlos Santamaria Bibliotekan
LAB – Steilas – CCOO – UGT – ELA