Doktore aurreko Formazio Ikerlariek deituta batzarra burutu da gaur Leioan

Formazio Ikerlarien bileraren irudi bat.
Gaur eguerdi partean, doktore aurreko Formazio Ikerlariek antolatutako batzarra burutu da Leioan. UPV/EHUn ordezkatuta gauden sindikatuok deituta egon gara 100 ikerlari bildu diren bilerara.
LABen ordezkariok iragan astelehenean sindikatuok EHUko administrazioarekin egindako Irakasle eta Ikerlarien (IRI) Negoziazio Batzordearen bileraren  berri eman dugu. Besteak beste, eta erantzukizunak erantzukizun, bide judizialaren gainetik negoziazio kolektiboa lehenesten dugula adierazi dugu, kolektiboaren eskubideak defendatzeko bide eraginkorrena delakoan.
Sindikatuekin izandako bileraren ostean, Formazio Ikerlariek euren batzarrarekin jarraitu dute, kolektibo moduan hartuko dituzten ekimen eta erabakiak eztabaidatu eta hartzeko. LABek gaia lantzen eta, orain arte bezala, kaltetuak informatzen jarraitzeko asmoa du.
LABen ordezkarietako bat batzarrean informatzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude