Administrazioak ekaineko akordioaren gainean egin zuen interpretazio murriztailearekin ados ez geundenez, eta beste arazo batzuk identifikatu genituenez, Steilas eta LAB sindikatuak hitzarmena sinatu zuten beste sindikatuekin koordinatu ginen bilera bat eskatzeko. Bilera ostiralean izan zen, eta esan behar dugu Administrazioak sindikatuen eskaerei baiezkoa eman ziela. Zehazki:
Oraingo deialdian bakarrik, erretiro-datarako 4 urte baino gutxiago geratzen badira % 125eko murrizketa eduki ahal izango da. Gauza bera aplikatuko litzateke aurreko erretiro-planetan sartutako pertsonen kasuan.
Arazo bat identifikatu genuen gehienezko 6 hilabeteko baimen ordaindua aplikatzean. Bigarren lauhilekoan eskatuz gero, baimenak ez zuen lauhileko osoa estaltzen otsaila kanpoan geratzen zelarik. Errektoreordeak onartu zuen, kasu honetan, bigarren lauhileko irakaskuntza-lanak ez hastea.
Gauzak horrela, eskaerak egiteko epea luzatu da irailaren 16ra arte, eta eskaerak egin dituzten pertsonek aldatu ahal izango dituzte eskaerak baldintza berriak kontuan hartuta.
Bestalde, jaso ditugun kontsulta eta antzeman ditugun kasuen artean bat ohikoa izan da: erretiro partziala eskuratuz gero, murrizketa 6 urte lehenago eskatu behar da murrizketa guztiak eduki ahal izateko. Deialdi honetan bakarrik, baimenduko da murrizketen % 125 izatea erretiro-datarako denbora gutxiago geratzen denean.
Datorren ikasturterako murrizketen kudeaketa egiteko denborarik ez izateak kezkatzen gaitu. Horregatik, LABek eskatu zuen % 100eko murrizketa dagokien pertsonei bermatzea dagokien murrizketa galerarik gabe. Besteetan, denbora dago % 125eko murrizketa aplikatzeko. Kasu horietan, bereziki, eskaera lehenbailehen egitea gomendatzen dizuegu.
Goikoa esandakoa Errektoreordearen ebazpen honetan jasota dago.
Informazio osoa eta eguneratua hemen.
LABen informazio eguneratua hemen.