UPV/EHUko administrazio eta sindikatuen artean izandako azken bileran idatzi bat helerazi genien administrazioaren ordezkariei Gerenteari Eusko Jaurlaritzaren eta EHUko heziketa ikastegietako Garbiketa Kontratetako sindikatuekin (LAB, ELA, CCOO, UGT eta ESK) bilera egin dezala eskatuz.
Sektore horretako sindikatu guztiek aspaldian eskatu diote UPV/EHUri bilera egiteko. LAB, ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek adierazi dutenez, komenioaren negoziazio prozesuaren inguruan hitz egiteaz gain UPV/EHUko eraikin ezberdinetako garbiketaz arduratzen den enpresak (Garbialdi) oporrak eta gainerako baldintzak ez betetzeko duen jarrera azaldu nahi diote Gerentziari, horretan duen erantzukizuna betetzea eskatzeko.
Horregatik, EHUko sindikatu guztiok aipatu bilera egiteko eskaria onartu dezala eskatu diogu Gerenteari. LABek, bere aldetik, garbiketa sektore honetako langileei elkartasuna adierazteaz batera, UPV/EHUko garbiketaz arduratzen den Garbialdi enpresak lan hitzarmenean (oporrak,…) zein unibertsitatearekin sinatutako kontratuan (ordezkapenak…) aurrikusitako baldintza guztiak betetzeko exijitzen du. Eta horrela izan dadin, EHUk aipatu baldintzak bete daitezen dituen erantzukizunei muzin ez egiteko aldarrikatzen diogu Gerentziari.