KONTZENTRAZIOA klaustroaren egunean: Unibertsitate publikoaren defentsan, EHUrako beharrezko finantzaketa bermatu!

LAB, STEILas, ELA eta CGT/LKN sindikatuok EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko eta unibertsitate publikorako baliabide gehiago eskatzeko, ostegunean elkarretaratzea egingo du Bizkaia Aretoaren sarreran 9:40an. Izan ere, ostegunean Klaustroa dago eta saioaren gai-zerrenden artean EHUko finantzaketaren inguruan adierazpen bat dago, bozkatuta izateko.

Ikasturte hasierako ekitaldian edota Legebiltzarraren aurrean egin genuen moduan, EHUrako azpifinantzaketaren salaketa ikustaraziko dugu berriz Klaustroko saioa hasi baino lehen. Animatzen zaituztegu guztioi Bizkaia Aretora hurbiltzera.