KONTZENTRAZIOA: Unibertsitate publikoaren defentsan, EHUrako beharrezko finantzaketa bermatu!

Eusko Legebiltzarra EAEko 2026ko aurrekontuen eztabaidan hasi da. Asteazken honetan Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Batzordea bilduko da. Saioaren gai-zerrendan EHUko finantzaketaren inguruko agerraldia dago.
Hori dela eta, kanpoan prentsaurrekoa eta elkarretaratzea egingo dugu EHUrako beharrezko finantzaketa eskatzeko. Daukagun plantilla eskasa, baliabide falta eta soldata ez nahikoei aurre egiteko neurriak hartzea eskatuko diogu Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuari zein alderdi politikoei.

Asteazkenean, urriak 29:

Kontzentrazioa Legebiltzarraren aurrean 11:30etan

Unibertsitate publikoaren defentsan, EHUrako beharrezko finantzaketa bermatu!!!!


LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuak


Etorri zure eskubideen eta unibertsitate publikoaren defentsan!