Irakasle partzial ugari jasaten ari den prekarizazioaz jabeturik, egoeraren diagnosi bat egiten ari gara LAB sindikatuan. Joan den ikasturtean egin genituen banakako galdeketen bidez jada atzeman ditugu Bitarteko Irakasle Kontratatu partzialak, batez beste, kontratuan ezartzen zaizuen ordu-kopuruaren bikoitza ari zaretela eskaintzen EHUri. Ezartzen zaizuen lan-zama ez dator bat zuen kontratuan agertzen diren klase- eta tutoretza-orduekin. Eta aitortzen eta ordaintzen ez zaizkizuen kudeaketa-lana, formakuntza-lana eta eskolen prestakuntza-lana egiten dituzue dohain. Telefonoz burutu ditugun galdeketen arabera, kontratu partziala duzuon gehiengo nagusiak ikerketa egiten duzue zuen ordu libreetan, geroago EHUren izenean ikerketak argitaratuz, EHUn karrera egiteko bide bakarra baituzue hau. Horregatik inkesta motz hau luzatzen dizuegu, EHUn JARDUN PARTZIALEAN ZAUDETEN ORORI (bai bitarteko kontratudunei bai elkartuei), zuen egoera zehatza zein den jakiteko. Zuen eskubideen alde borroka egiteko beharrezkoa dugu.
Inkestaren LINKa:
Erantzun bat “Lanaldi partzialdun irakaslei inkesta” bidalketan
Iruzkinak itxiak daude.