Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata (LGS) propio baten beharra. M-17an GREBARA!!

Ipar Hegoa Fundazioak Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propio bat ezin ezartzeak langileentzat dituen ondorioak aztertu ditu EHUko Ekonomia eta Kudeaketa saileko irakasleekin batera lankidetzan egindako azterketa batean LAB sindikatuarentzat.

LAB sindikatuak Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propioaren aldarrikapena 1628 euroko soldata batean kokatu zuen 2024an, ezarri beharreko lurraldearen (Hego Euskal Herriaren) lanaldi osoko batez besteko soldataren %60 izan behar duelako Europako Gutun Sozialak eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen 131. Hitzarmenak eta 2022/2014 Europako Zuzentarauak zehazten duten bezala.

Aldarrikapen sindikal propioaren gainetik halere, eta beste sindikatuekin adostuta LGS propio bat Hego Euskal Herrian ezartzeko aukera errealari eta proposamenari helduz, aldarrikapen bateratua aurten 1500 eurotan kokatu du LABek patronalari negoziatzeko deialdia eginez, espainiar estatuan 2025etik indarrean dagoen 1184 euroekin kontrastatuz.

Txostena hemen.

M17an GREBA OROKORRA! gutxieneko soldata propioaren alde