M8ko greba: Gerentziaren barne-oharra salatzen du LABek

Iragan ostiralean, martxoaren 1ean gerentziak, Martxoaren 8ko greba deialdiaren harira, langile guztiengana zabaltzeko helburuz errektoreorde, gerenteorde zein zentro eta zerbitzuetako administrazio buru eta administratzaileei helarazitako barne-oharra salatzen du LABek.
Barne-oharrean adierazten da, “komenigarria iruditu zaigu neurri batzuk hartzea alde batetik grebarako eskubidea babesteko, eta bestetik, unibertsitateak zerbitzu publikoa behar bezala emango duela bermatzeko”. Eta ondoren, neurri batzuk hartuko direla zehazten du gerentziak.
LABen ustetan, barne-oharrean zerrendatzen diren ukatutako neurrietako batzuk onartutako araudiaren kontrakoak dira, eta lan harremanetan aitortu eta babestuta ditugun eskubideak urratzeaz gain (besteak beste, kontziliazioarekin aitortuta ditugunak), zeharka emakumeen greba eskubidea ere urratzen ari da Unibertsitatea. Barne-oharrak guztiz baldintzatu nahi du langile askoren erabakia (gizonen kasuan, adibidez, zaintzarako eguna eskatzea) eta hori onartezina dela iruditzen zaigu. Grebaren aitzakiaz ezin dira ukatu langileak aitortuta dituzten eskubideak.
Aurten, bigarrenez, gerentearen jokaldi berbera salatzeaz gain, horren atzean dauden oinarri juridikoak argitaratzea eskatzen dugu.
Martxoaren 8an langile guztien eskubideak bermatu ditzatela exijitzen dugu.