Osagarrien deialdiak normaltasunerantz

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua
Gaur, abenduak 23, osagarrien 2016ko deialdiko C tramuak esleitzea onetsi du Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak eta, beraz, 2017ko urtarriletik aurrerako eragin ekonomikoa izango dute. Zehazki, 136 irakasle-ikertzailek eskuratuko dute C1 tramua lehen aldiz; 66k, C2 tramua; eta 63k, C tramu biak. Horiekin batera, 2015eko deialdian esleitutako B eta A tramu berriak ere ordaintzen hasiko dira.
Aurrera begira, 2017an zehar, 2016ko deialdiko B eta A tramuak ebaluatu eta ebatzi ahala, 2013ko, 2014ko eta 2017ko deialdiak gauzatu beharko ditu Gizarte Kontseiluak hurrenez hurren, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartuta dituen eta bideratu dizkion deialdiak, hain zuzen.
Bukatzeko, inoiz hautsi behar ez zen osagarrien deialdien normaltasuna berreskuratzea espero behar dugu aurrerantzean ere. UPV/EHUko zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzak eta bion arteko zubia den Gizarte Kontseiluak gai honetan arduraz jokatzea eskatzen dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude