Atzoko klaustrorako hauteskundetako lehenengo datuen irakurketa egiten du LABek .
LAB eta STEILAS sindikatuok hiru campusetan sustatu dituzte kandidaturak IIP iraunkor ez doktore eta behin behineko IIP kolektiboetan. Behin betiko ez-doktoreen kolektiboan oraingoetan 11 klaustrokide lortuz, aurreko hauteskundeetan 8. Bestalde, behin behineko IIP (Bestelako IIP) kolektiboan, aurreko hauteskundeetan 4 klaustrokide lortu bagenituen, aurten 3.
Irakasle eta ikertzaile iraunkor doktoreen kolektiboan, 20 ikastetxetako kandidaturak sustatu ditugu: Bizkaian 9, Gipuzkoan 7 eta Araban 4, 2011ean baino 3 gutxiago. Lortutako ordezkaritzari dagokionez, hauek 46 klaustrokide lortu dituzte, aurreko hauteskundeetan baino 1 gutxiago.
Kolektibo guztiak kontuan hartuta sektore kritikoa klaustroan 59 klaustrokidetik 60ra pasatzen da.
- Behin betiko doktoreen kolektiboan, hautatutako klaustrokideetatik (123) sektore kritikoak 46 eskuratzen ditu.
- Behin Betiko ez-doktoreen kolektiboan, hautatuko klaustrokideetatik (16) sektore kritikoak 11 eskuratzen ditu.
- Behin behineko IIP (Gainerako IIP) kolektiboan, hautatutako klaustrokideetatik (5) sektore kritikoak 3 eskuratzen ditu.
Laburbilduz, hautatutako klaustrokideetatik Sektore Kritikoak %41,6 lortzen ditu.