Zerbitzu Publikoaren aldeko mobilizazioak

Martxoaren 30ean UPV/EHUko hiru campusetan mobilizatu gara Zerbitzu Publikoaren alde, enplegua sortu eta egonkortu lelopean. Apirilaren 22rako greba deitu dugu honako aldarrikapen hauen defentsan:

  • Kontsolidazio Lege propio bat behar dugu, behin-behineko kontratazioaren abusua sufritzen duten langile guztien egoera egonkortzeko.
  • Lanpostuen zerrendetan agertzen ez diren lanpostuak egiturazkoak bihurtu behar dira.
  • Egoera hau berriro eman ez dadin, lege propioek tresna egokiak eskainita, negoziazio kolektiboaren bidez mekanismo ezberdinak adostu behar ditugu. Administrazio publikoetan zerbitzua kalitatez aurrera ateratzeko beharrezkoak diren lanpostu guztiak sortu eta prekarietatearekin amaitzea da gure helburua.
  • Pribatizazioekin amaitu eta publifikazio plan bat aldarrikatzen dugu.
  • Galdutako eskubide guztiak berreskuratu etabereziki langile guztientzat erretiroa errazteko neurriak behar dira.
  • Berdintasunean eta euskaraz funtzionatzen duen sektore publikoa nahi dugu; horretarako, plangintza eraginkorrak aldarrikatzen ditugu, azaleko ekimenez harago.