Gaur, EHAAn argitaratu dira Administrazio eta Zerbitzuetako lan kontratudun langile finkoak Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko hautaketa prozesu globalaren oinarri orokorrak, batetik, eta bestetik, UPV/EHUko I., II., III. eta IV. sailkapen taldeetako langile finkoak hautatzeko prozeduren oinarri espezifikoak ere.
Prozesu honetan sartuko dira EHUko Gobernu Kontseiluak 2016rako eta 2017rako onartutatko AZPkoen Lan Eskaintza Publikoak, hots, lan kontratudunen 77 lanpostu guztira. Esteka honetan prozesuaren Oinarri Orokorrak eskuratu daitezke.
Bestalde, UPV/EHUko honako sailkapen hauetako Oinarri Espezifikoak ere argitaratu dira gaurkoan EHAAAn:
I. sailkapen taldeko (goi mailako teknikariak) Oinarri Espezifikoak
II. sailkapen taldeko (maila ertaineko teknikariak) Oinarri Espezifikoak
III. sailkapen taldeko (teknikari espezialistak) Oinarri Espezifikoak
IV. sailkapen taldeko (teknikari laguntzaileak) Oinarri Espezifikoak
Parte hartu nahi dutenek 20 egun naturaleko epea dute haien eskaria aurkezteko, bihartik aurrera kontatzen hasita, hots, azaroaren 23tik abenduaren 12ra bitartean Oinarrietan datorren moduetako baten bitartez.