2017ko soldaten igoera. Horrela ere ez dugu eros ahalmenik berreskuratuko

UPV/EHUko zuzendaritzak iraileko nominetan ezarriko du 2017rako %1eko soldaten igoera eta urtarrileko atzeraeragina izango du.
Aberastasunaren banaketan soldatek duten pisua azken hamarkadetan era gordinean murriztu bada ere –erkidegoan BPGren %50etik %45era jaitsiz krisialdiaren urteetan- , oraingo murrizketek, izozketek eta KPIren azpiko igoerak langileen pobrezia areagotzen dute.
Igoera honek ez du leunduko galdu dugun eros ahalmena, hainbeste urte murrizketak eta soldaten izozketak jasan ondoren, nahiz eta Jaurlaritzak eredugarritzat jo neurri hau. Hain zuzen ere, abuzturako aurtengo KPIa jadanik %1,6ko izan zen erakunde ekonomiko desberdinen arabera.
Jaurlaritzak orain arte ez du igoera hau aplikatu, nahiz eta Legebiltzarrak aurtengo aurrekontuen legean apirilaren 11n adostua izan eta horrela egin du Madrilekiko menpekotasuna agerian utziz. Jarrera berbera erakusten ari da Itzarrin egin beharreko gure soldaten %3ko ekarpena egin gabe 2011tik.
Unibertsitateko zuzendaritzak ez du igoera honen tramitazioa burutu mahai negoziatzaileetan eta aplikazio mekanikoa egitera mugatu da aldi berean izaera akritikoa nabarmenduz.
Horregatik jarrera akritikoak eta Estatuan PP eta sindikatu batzuen artean iragarritako bezalako hitzarmenak errefusatzen ditugu, etorkizunerako balizko neurriak besterik ez direlako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude