2020ko IRIentzako Enplegu Publikorako Eskaintza

2020ko UPV/EHUko Enplegu Publikorako Eskaintza (EPE) zerrenda argitaratu da, Irakasle Agregatu, Irakasle Titular, Irakasle Oso eta katedradunentzako. 2020ko abenduaren 17ko Gobernu Kontseiluan onartu bazen ere ateratzeko plazen banaketa, gaur arte ez dira argitaratu.

Guztira 93 plaza atera dira, hain zuzen 2019an izan zen baja kopuruaren berdina. Banaketa ondorengoa da:

  • Irakasle agregatuak (% 69): 64 plaza (62 Atxiki plazetatik eta 2 klinikoak)
  • Unibertsitateko titularrak (% 12): 11 plaza (8 Atxiki plazetatik eta 3 Agregatu plazetatik)
  • Ikertzaile iraunkorrentzat (% 15): 14 plaza
  • Irakasle osoak (% 4): 4 plaza

Bestalde, barne promozio bidez 8 katedra ateratzeko asmoa dute.

Gogoan izan UPV/EHU-ko web-ean kontsulta dezakezula zure puntuazioa ongi dagoen, eta akatsen bat egotekotan martxoaren 31a baino lehen jakinarazi gestion.vicer.pdi@ehu.eus helbidera idatziz. Puntuazioa 2020-12-31 dataren datuekin burutu da 0,5 puntu atxiki urte bakoitzeko eta 1 puntu akreditaturik egondako urteko. Zalantzarik izatekotan egiguzu kontsulta.

Azkenik esan LABek lanean jarraituko duela UPV/EHUko Irakasle eta Ikertzaileen (IRI) egonkortasunaren alde. Oso kezkagarria da egonkortzeko zain dagoen zerrendan 290 pertsona egotea, iaz baino 60 gehiago.

Ondorengo taulan dituzue Enplegu Publikoaren Eskaintzen datu historikoen konparaketa.