LAB eta STEILAS sindikatuon Komunikatu Bateratua
Aurreko osagarrien deialdiak berreskuratzeko ahaleginean LAB eta Steilas sindikatuok abiatu genuen 4/2014 sententziaren gaineko egikaritze intzidentea partzialki onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak. Autoak dio LAB eta Steilas sindikatuok 2014ko urtarrilean aurkeztu genuela demanda epaitegietan, urteroko deialdien eskubidea eskatuz, eta aldeko epaia 2014ko martxoan eman zela. Ondorioz, 2015eko deialdia martxan jartzearekin UPV/EHUk ez duela epaiaren behin-behineko egikaritzea betetzen eta unibertsitateari eskatzen dio 2014ko deialdia ere egin dezan.

Jarraitu EAEko Auzitegi Nagusiak 2014ko osagarrien deialdia egiteko eskatu dio UPV/EHUri!! irakurtzen
