Operazio koordinatu batean, Espainiako Poliziak LAB sindikatuko 6 kide atxilotu ditu Nafarroan -bortz Iruñean eta bertze bat Altsasun-, martxoaren 8an CEN enpresaburuen elkartearen egoitzan eginiko protesta batengatik eta apirilaren 9an Garbiketen greba iragartzeko ISN enpresako kamioi baten gainera igotzeagatik.
LAB sindikatuak salatu du patronala eta polizia elkarlanean aritu direla sindikalismo borrokalariaren aurkako operazio honetan, CEN patronalak eta ISN enpresak eginiko salaketa batzuen harira egin baitituzte atxiloketak.
Jarraitu Patronala eta polizia eskuz esku aritu dira sindikalismo borrokalariaren aurkako operazioan irakurtzen




