LABek berriro ere bat egiten du doktoretza aurreko ikertzaileen mobilizazioekin

LABek, aurrekoetan bezala, doktoretza aurreko ikertzaileen asanbladak, martxoaren 24an, asteazkena, 13:00etan, Ibaetako campuseko Barriola gelategian deitutako kontzentrazioarekin bat egiten du. Izan ere, beraien aldarrikapenak LABek defendatzen duen ikertzaileentzako aldarrikapen zerrenda orokorrean jasota daude. UPV/EHUko langileei deia egiten diegu kontzentrazio honetara joateko.

Bestalde, aurreko komunikatu batean aipatzen genuen moduan, Senatuak, pandemiaren eragina arintzeko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Estatuko Sistemaren eragileen deialdietako kontratuak luzatzea onartu du. Kontratuak bost hilabetez luzatu daitezke, gehienez ere, beti ere, 2021eko apirilaren 2a eta 2023ko apirilaren 1a artean amaitzea aurreikusita badaude.