Datorren martxoaren 11n Hauteskunde Sindikalak izango ditugu UPV/EHUko Irakasle eta Ikerlari Pertsonalak (IIP) eta Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalak (AZP), ordezkaritza eta negoziazio organoak berritzeko. EAEko Gobernuak UPV/EHUren funtzio publikoa arriskuan jartzen duen testuinguru honetan, finantzaketa nahikoa ukatuz, politika propioak egiteari uko eginez, Madrilekiko bere menpekotasun interesatua agerian utziz, ezinbestekoa da LABen ordezkaritza sendoa eta zabala izatea unibertsitatean.
Boto eskaera langilegoari

LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak
Jardun Akademikoaren Plana: Zuzenketa puntualak ez dira nahikoak!
Jakingo duzuenez, pasa den astean Irakasleen Errektoreordeak gutuna bidali zien sailburuei, dekano eta zuzendariei Jardun Akademikoaren Plana (JAP) berraztertzeko ordua iritsi dela esanez eta “hobetzeko ekarpenak” egiteko epea otsailaren 27ra arte irekita dagoela informatuz.
Jarraitu Jardun Akademikoaren Plana: Zuzenketa puntualak ez dira nahikoak! irakurtzen
Wert-i ez, Euskal Herrirako Unibertsitate Sistemaren alde
Estatu espainiarraren Gobernuak onartu berri du Unibertsitate ikasketa ofizialentzat ordenazio berria arautzen duen Errege-Dekretua, 4+1 sistematik (lau urteko graduak gehi urtebeteko graduondoak/masterrak) 3+2 sistemara pasatzea “aukeran” uzten duena. Nahiz eta Wert-en hitzetan “ez da inposaketa, unibertsitateek hautatu ahal izango dutelako”eta “familientzat aurrezkia izango da, ordaindu beharreko unibertsitate-tasak txikiagoak izango direlako, unibertsitate komunitatearen gehiengoaren gaitzespena jaso du, aurretik LOMCErekin gertatu bezala, Hego Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko hezkuntza komunitateen aldetik erantzun zabala jaso zuena.
Jarraitu Wert-i ez, Euskal Herrirako Unibertsitate Sistemaren alde irakurtzen