BIHAR, azaroaren 9an Agerraldiak Greba Feminista Orokorra dela eta

Azaroaren 30erako ZAINTZA ESKUBIDE KOLEKTIBOAREN ALDE Denon Bizitzak Erdigunera plataformak eginiko greba orokorraren deialdia dela eta, EHUko ikasle eta langileok berari babesa emateko agerraldiak egingo ditugu azaroaren 9an.

Leioan: Mikel Laboa plazan 13:00etan

Donostian: Barriola eraikinean 14:00etan

Gasteizen: Errektoreordetzan 13:00etan

Agerraldian adieraziko dugu gaur egun, zaintza lanak (bizitzak sostengatzeko beharrezkoak diren lan horiek guztiak) ez daudela modu justuan banatuta, emakumeon gain erortzen dira gehienbat eta ez daukate ez aitortza sozialik, ez politikorik, ezta ekonomikorik ere. Horrekin apurtu nahi dugu, gu guztiok bizitza duinak izateko eta zaintzak guztion ardura izan daitezen Zaintza Sistema Publiko Komunitario bat aldarrikatu nahi dugu. Norabide horretan, zaintza eskubide kolektiboaren alde borrokatzeko kalera aterako gara datorren azaroaren 30ean.

Horretaz gain, Mugimendu Feministak grebarako zerrendatu dituen aldarrikapenak geure egiten ditugula adierazi nahi dugu:

-Zaintza Sistema Publiko Komunitarioa aldarrikatu.

-Zaintza sektoreko lan baldintzak duindu eta babestu.

-Etxeko langileen esplotazioarekin amaitu.

-Lan guztiak banatzeko 30 orduko lan astearen eta zaintzarako denborak bermatu.

-Gutxieneko soldata 1.400€-tan ezartzea eta 1.080€-ko gutxieneko pentsioa.

-Erroldatzeko eskubidea, agroekologia babestu eta etxebizitza eskubidea bermatu.

Hortaz, agerraldian eta Greba Feminista Orokorra lantzeko ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.