Euskal Herriko hegoaldeko Unibertsitate publikoetako mobilizazioak. Gernika-Palestina deialdiarekin bat eginez, Langileok indarrak batzen sarraskiaren kontra.




Indarkeriak ez du etenik Palestinako lurraldean. Israelgo Estatu Sionistak Palestinaren aurkako erabateko gerra deklaratu izanak Gaza erabat suntsitzea, gerra-krimen kontaezinak, langile palestinarren hilketak (baita Israelgo estatuaren baitan ere) eta gizateriaren aurkako hamaika urraketa suposatzen ari da.
Indarkeriaren zurrunbiloa ez da gauza berria Palestinan, eta azken 75 urteetan, bere lurraldearen kolonizazioaren eta bere herritarrei apartheid sistema inposatzearen ondorioz etengabekoa izan da. Gatazkaren zifrek bere horretan hitz egiten dute: 5’9 milioi Palestinar errefuxiatu bizi baldintza ankerretara eta erbestera kondenatuak, 5.000 preso politiko baino gehiago, horietarik ehunkada haurrak direlarik, de facto zeru zabaleko kontzentrazio eremu handiena den Gazaren kontrako 16 urtetako blokeoa eta bonbardaketa etengabeak, langile palestinarrentzat checkpoint gizagabeak eta lan baldintza prekarioak nahiz esplotazio orokorra, palestinarren lurren lapurreta, eguneroko razziak palestinarren etxeetan, emakume palestinarren bortxaketak nahiz haurren kontrako jazarpenak, eta herri oso baten umiliazioa. Hau da gerra espirala etengabe elikatzea suposatzen duen errealitate gordina.
Palestinak elkartasuna behar du, baino batez ere konponbideak behar ditu. Ezin dugu Palestina bakarrik utzi. Palestinako herriak amesteko, bere etorkizuna erabakitzeko, aske izateko eta duintasunez bizitzeko eskubidea du. Beharrezkoa da denbora gehiegi irauten duen gatazkari konponbidea bilatzea.
Horregatik, sindikatuok Israeli bere hondamendi politika eta Palestinarren lurren okupazioari behingoagatik bukaera ematea exijitzen dugu. Baldintza honetatik abiatuta, nazioarteko komunitatearen babesarekin elkarrizketa eta negozio bati bide ematea eskatzen dugu, Nazio Batuen ebazpenen errespetuan oinarrituko dena, eskualdean bakea eta egonkortasuna bermatuko duen irtenbide integral bat bermatuko duena, eta Palestinar estatu baten zilegitasuna aitortuko duena, zeinak palestinarren bizitza duin baterako eskubidea bermatuko duen.
Ankerkeria honekin bukatu beharra dago, eta hortaz giza eskubideak urraketekin konplizitate oro desagertzea eskatzen dugu. Langile klaseari Israel presionatzeko eskura dituen mekanismoak aktibatzea eskatzen diegu, Nazio Batuen ebazpenak onartu ditzan eta eskualdean bake nahiz egonkortasun agertokia lortu dadin. Hortaz gain, erakundeei apartheid-arekin, gizateriaren kontrako krimenekin eta Palestinak pairatzen duen genozidioarekin konplizeak izateari utz diezaiotela
exijitzen diegu. Eta Euskal Herriko Unibertsitateari zehazki eskatzen diogu irmoki salatzeko Israelgo Armadak eragin duen Gazako Unibertsitateen suntsiketa bidegabea eta Israelgo gerra estrategiarekin konplizitatea luketen enpresa eta entitateekin harreman oro etetea.
Manifestu hau sinatzen dugun sindikatuok, EHUko irakasle, ikertzaile, teknikari, eta kudeaketa eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak deitzen ditugu bihar azaroak 7, asteartearekin, eguerdian, campusetan egingo diren elkarretaratzean parte hartzera bai eta arratsaldean hainbat herri eta hirietan egingo direnetara ere batzera. Baita, halaber, hemendik aurrera parametro hauetan eta palestinar herriarekin elkartasunez deitu daitezkeen mobilizazioekin ere bat egitera.
Azaroaren 7an mobilizazioak EHUn:
Leioa: Mikel Laboa plazan 13:30etan
Donostia: Barriola eraikinean 13:00etan
Gasteiz: errektoreordetzan 13:00etan
Gazako sarraskia gelditu!
Konponbide politikoa orain!
Palestinarekin elkartasuna!