Atzo arratsaldean UPV/EHUko Administrazioak ez ohiko bilera informatibo batetara deitu zituen sindikatu guztiak. Bertan, unibertsitateak COVID-19aren pandemiaren ondorioz Eusko Jaurlaritzak martxoaren 27ra arte dozentzia presentziala bertan behera uztearen ondorioz AZP zein IRI mailan hartuko diren neurriak azaldu zizkiguten EHUko Gerenteak eta IRIen arloko Errektoreordeak.
IRIei dagokienez, honako esteka honetan kontsultza ditzakezue erabakiak: https://www.ehu.eus/eu/covid-19/ebazpenak/iip. Erabakia bera, hemen: https://www.ehu.eus/documents/10136/14189350/eusk_Resoluci%C3%B3n+PDI+coronavirus+%282020.03.12%29.pdf/45f69ccf-4b97-ee7c-1b03-493ff6354140
AZPri dagokionez, honako esteka honetan kontsulta ditzakezue erabakiak: https://www.ehu.eus/eu/covid-19/ebazpenak/azp. Erabakia bera, hemen: https://www.ehu.eus/documents/10136/14189350/AZPrako+ezohiko+neurriak+%282020.03.12%29.pdf/4179cf29-8c12-2de2-a5ce-bcd035d0c730.
Administrazioak malgutsaunez jokatuko duela adierazi zuen, langileok erantzukizunez jokatuko dugulakoan.
LABek ontzat jo zituen hartutako erabakiak.
Bestalde, EHUren agintariei lanean jarraitu beharko dugunoi behar besteko informazioa eman eta bide batez, lanean hartu beharreko prebentzio neurriak martxan jartzeko eskaera luzatu genien, denon osasun zainduz eta Coronabirusari hesia jar diezaiogun. Horretarako, martxan jarritako Krisi Batzordean Prebentzio Zerbitzuko Osasun arloa egotea komenigarri ikusten dugula ere adierazi genien.
EHUko LABekook, gure aldetik, langile guztiei arduraz jokatzea, eta norberaren lanpostuari dagozkion prebentzio neurriez gain, neurri orokorrak betetzea eskatu behar dizuegu: Eskuak sarri garbitu (ura eta xaboiarekin); eztulka edo doministikuka gabiltzanean ahoa eta sudurra estaltzea beso edota zapi batekin; begiak, sudurra eta ahoa ez ikutzea; segurtasuneko distantzia gordetzea (metro bat gutixenez); lentilak ez erabiltzea; lanerako espazio eta tresnak desinfektatzeko eskaera egitea; eta sintomatologia izanez gero, laneko ordutegian Prebentzio Zerbitzuarekin (osasun arloa: https://www.ehu.eus/es/web/prebentzio-zerbitzua/telefono-zenbakiak) edo Mutuarekin jarri eta laneko ordutegitik kanpo martxan jarritako harremanetarako telefonora deitu (900 20 30 50) edo osasun etxearekin harremanetan jarri. Langile bereziki kalteberak direnek ere (emakume haurdunak eta edoskitzean ari direnak, patologia larriren bat dutenak -kardiobaskularra, birikietakoa edo giltzurrunetakoa-, diabetesa, pertsona inmunodeprimituak…) Prebentzio Zerbitzuarekin jarri beharko dira harremanetan.
Informazio eguneratua honako esteka biotan eskuratu dezakegu:
· UPV/EHUkoa: https://www.ehu.eus/eu/covid-19
· Eusko Jaurlaritzarena: http://www.euskadi.eus/nuevo-coronavirus-covid-19/
Ondo izan eta segi osasuntsu!