Funtsezko zerbitzuak izendatu ditu UPV/EHUk

Wikipedia

Azken egunetan bi ebazpen jaso ditugu:
Iragan larunbatean bidali zitzaigun UPV/EHUko Errektorearen ebazpena, 2020ko martxoaren14koa, COVID-19 birusaren agerraldiaren ondorioz, Euskal Herriko Unibertsitatean aurrez aurreko jarduera guztiak etetekoa dena.

Gaur, martxoak 16 honako Erabakia, 2020ko martxoaren 16koa, UPV/EHUko errektorearena, funtsezko  zerbitzuak zehazteko COVID-19 birusaren agerraldia dela eta UPV/EHUn aurrez aurreko jarduera guztiak etenda dauden aldirako.

LABek, Erabaki hau sinatu ostean eduki duela horren berri, hots, gure sindikatuaren inolako kontsulta eta aldez aurretiko ezagutzarik gabe. Bestalde, funtsezko zerbitzuak zehazgabeak direla ere uste du LABek. Gainera, zerbitzu eta unitate horietako arduradunen esku geratzen da, irizpiderik gabe, nortzuk izendatuko diren funtsezko zerbitzuak betetzeko. Eta lanera etorriko direnen lan-osasun eta segurtasun baldintzak “Prebentzio Zerbitzuaren bitartez bermatuko da” esanez garbitzen du bere erantzukizuna, noiz eta soilik osasun arloko pertsonala arituko den funtsezko zerbitzu izendatuta.

Honengatik guztiagatik, LABek EHUko administrazioar honakoa eskatzen dio:
1)Funtsezko zerbitzuak betetzeko langile guztien zerrenda eman diezagula zerbitzu eta unitateka.
2)Langile horiek lanera etorri beharko badute zer-nolako segurtasun eta osasun baldintzak bete beharko dituzten idatziz igortzea.
3)Garbiketa enpresetako langileekin zer nolako segurtasun- eta osasun- baldintzak betetzeko eskatu zaizkien azpikontratatutako enpresei idatziz ere ezagutaraztea.

Zalantzak edo gorabeherak izanez gero, gurekin kontaktatzeko helbide hauetara idatzi: lab.leioa@ehu.eus; lab.gasteiz@ehu.eus; lab.donostia@ehu.eus