KOMUNIKATU BATERATUA: LAB eta STEILAS
Urriaren 8an amaitzen da 2015eko osagarrien deialdian eskaerak aurkezteko epea. LAB eta STEILAS sindikatuek jasotako aldeko sententzia partzialki betetzeko egin da deialdia eta, egoera desblokeatzeko duen balioa aitortzen badiogu ere, jakitun gara atzerako eragina ez izatearen erabakiak kaltetu asko utzi dituela, batez ere inoiz eskatzeko aukerarik izan ez dutenen artean.
STEILAS eta LAB sindikatuok ez dugu onartzen 2011-2014 tarteko deialdiak izateko eskubidea ezabatzea. Orain arte bezala, bi sindikatuok kolektibo osoarentzat 2013an abiarazi genuen bide juridikoa jarraitzen ari gara EHJAGren aurrean, ahalik eta egin gabeko deialdi gehien berreskuratzen saiatzeko. Epe laburrean espero dugu lan horren emaitza.
Aldi berean, eta bide judizial kolektiboaren osagarri gisa, atzera eragin ezaren aurrean zuen desadostasuna eta eskubideen aldarrikapena idazki baten bidez adieraztea positiboa deritzogu. Horretarako, atxikita bidaltzen dizuegun dokumentu proposamena erabil dezakezue.
Animatu zaitez zure desadostasuna idatziz adierazten!
2015eko deialdiari dagokionez, beraz, gogoratu:
- Eskaerak aurkezteko epea urriaren 8an amaitzen da.
- Aurkezteko baldintzak betetzen dituzuen guztiek egin behar duzue eskaera, bai une honetan jasotzen ari zareten osagarriak kobratzen jarraitzeko, bai osagarri berriak eskatzeko.
- Une honetan eszedentzia egoeran edo erretiro partzialean zaudetenek ere eskaera egin behar duzue, gutxienez orain arteko osagarriak ez galtzeko.
- Aurreko deialdietan B1 maila eskuratzeko adina puntuazio lortu ez zenutenentzat, bizitza akademiko osoaren ebaluazioa eskatzeko aukera ireki du berriki Unibasq-ek. Espero dugu -eta hala exijituko dugu- hurrengo deialdietan ere irizpide horri berorri eustea.