Uztailaren 13ko Gobernu Kontseiluak onartu zuen “doktorego ondoko prestakuntza programetan sartu arte, doktore berriak kontratatzeko deialdia”. Kontratu hauek “predok” eta “postdok” kontratuen arteko zubi-kontratuak dira, eta aurtengo apirila arte deialdia irekia egoten zen etengabe, baina Unibertsitateak horretarako diru-partida amaituta zegoela esanez, deialdia itxi zuen.
LABek salatu zuen deialdia etetea, eta berriro martxan jartzea eskatu zuen. Alde horretatik, ondo ikusten dugu deialdi berria deitu izana, eta aurreko baldintzak hobetu direla: lehenago ardura partzialeko kontratuak ziren, eta hemendik aurrera ardura osokoak izango dira; lehenago bederatzi hilabeterako baziren, hemendik aurrera urtebetekoak izango dira, eta edonola ere ez dira praktika aldiko kontratuak.
Dena den, etorkizunean ez da beti irekita dagoen deialdia izango eta oraingoan 10 kontratu besterik ez dira esleituko. Ikerketako Errektoreordeak adierazi du urtean bi deialdi gutxienez egongo direla. Horren harira, LABek eskatzen du deialdiak maiz egitea eta hurrengoa aurten ateratzea, kontuan hartuta denbora luzean deialdiak itxita egon direla eta aurten tesi asko irakurtzen ari direla. Bestalde, gutxienez, urteko aurrekontua mantentzea exijitzen dugu.