EHUko campusetan kontrol sozialari ez!

Azken egunetan poliziaren eta seguritate pribatuaren guarden presentzia nabarmena ikusi dugu EHUko campusetan. Lan-baldintza duinak lortzeko garbiketa langileen mobilizazioak edota errektorerako hauteskundeak direla eta, uniformedunen presentzia itogarria izan da. Zentroetara sartzeko ate batzuk itxita, sartzeko unibertsitate-txartelaren eskaera eta sartu ahal izateko ikasleek ezinbestez motxila ireki behar izatea, horrek guztiak unibertsitateko eredu poliziala ekarri digute gogora.

Errektorerako hauteskundeen aurreko egun hauetan hedabideetan entzun dugu unibertsitateko gatazken irudiak iraganeko zerbait direla. Tamalez, campusak poliziaz betetzeak eta ikasleekiko kontrolak lekuz kanpoko irudiak utzi dizkigute egun hauetan.

Indar polizialak gure campusetatik at!