GEROAk ordezkari bat gehiago edukiko du Klaustroan

UPV/EHUko 2019ko Klaustrorako eta Campus Batzarretarako hauteskundeak AZP-n

Atzo egin ziren Klaustrorako hauteskuneetan LABek bultzatutako GEROA hautagaitzak 2015ean baino ordezkari bat gehiago lortu du, UPV/EHUko Klaustroan izango dituen kideak 9tik 10era pasatuz. Campuska, GEROAk mantendu du duela lau urte Araban lortu zuen ordezkaria, Gipuzkoan bezala. Bizkaian ordezkari bat gehiago eskuratu du, Campus honetatik dituen ordezkariak 7 izatera pasatuz.

GEROA hautagaitza LABek bultzatzen du; Batzen Steilas-ek; Murrizketarik ez/EBP Orain UGT-ek eta Aurrerantz eta C. Hautagaitza CCOO-k.

Parte hartzea pixka bat igo da (+%0,6) 2015ekoekin alderatuta, 2019an bozka eman dutenen AZPkoen pertsonak erroldaren %42,82ra helduz.

E hautagaitzak ELAk 2008an bultzatua izan zen.

Bestalde, aipatu beharra dago Arabako Campuseko Batzarrean 2 bozkagatik galdu dugula. Gipuzkoa eta Bizkaian, bere aldetik, geneukan ordezkaritza mantendu dugu. Hala ere, eskuratu dugun bozka kopurua handitu dugu, bereziki Bizkaian, 145 izatetik 173 eskuratzera igaro garelarik.

GEROA hautagaitzak eskerrak eman nahi dizkie gurean konfiantza jarri duten guztiei, zein hauteskundeotan parte hartu dutenei. Eta kanpainan esan bezala, lan egingo dugu Klaustroan, Gobernu Kontseiluan eta Campusetako Batzarretan AZPkoen aldarrikapen eta beharren bozgorailu izateko eta, era berean, unibertsitate politikan eragiteko kanpainan zehaztutako lan-ildoen baitan.

Zorionak eta mila esker guztioi!