Datorren ekainaren 17an lan munduan kurtso honetan zehar garatu den IREKI ekimenak (euskal preso eta iheslarien etxerako bidean jartzearen alde sinadurak bildu dituen langile ekimena) bere ibilbidea amaituko du, Gasteizen deitu duen mobilizazio nazional batekin.
LABek, ekimenarekin bat eginez, mobilizazioan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizu lerro hauen bidez. Konponbidean pausoak eman nahi baditugu ezinbestekoa da euskal preso eta iheslariak gure artean egotea.
Bide batez gogoratu sinadura bilketa martxan dela oraindik, animatu eta sinatu euskal preso eta iheslarien eskubideen alde.
Atxikimenduak upv-ehu@ireki.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz ere eman daitezke, izen-abizenak, sektorea (irakasle-ikertzaile, AZP edo ikaslea) eta zentroa adieraziz .
INFORMAZIO GUZTIA IREKI.EUS GUNEAN