#ireki ekimena Euskal Herri luze zabaleko langile talde batek bultzatutako ekimena da, ETAk behin betiko su etena iragarri zuenetik 5 urte pasa direnean eta euskal preso eta iheslariak etxerako bidean jartzeko garaia dela kontsideratuz, langile munduak historikoki erakutsi izan duen eragite gaitasunaz baliatu nahi dutenak helburu horretan laguntzeko.
Lantokiz lantoki 150.000 sinadura biltzeari ekin diote, 2017ko ekainaren 17rako helburua lortzeko asmoarekin. LABek bat egiten du #ireki ekimenarekin.
Atxikimenduak upv-ehu@ireki.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz ere eman daitezke, izen-abizenak, sektorea (irakasle-ikertzaile, AZP edo ikaslea) eta zentroa adieraziz .
