Kategoriaren artxiboa: TEKAZEL

Auzitegi gorenak bertan behera utzi ditu unibertsitateko zuzendaritzak AZP eta IIPko kideei ezarritako aldebakarreko murrizketak

Pasa den asteazkenean, 2015eko azaroaren 25ean, UPV/EHUko langileek jasotzen dituzten matrikulak ordaintzeko laguntzen murrizketak legez kanpokoak direla berresten duen Auzitegi Gorenaren epaia ezagutu genuen. Unibertsitateko matrikulen ordainketen eskubidea AZP eta IIP laboralen Hitzarmen Kolektiboan eta funtzionarioen Langileen Lan-Baldintzak Arautzeko Hitzarmenean jasotzen da. Unibertsitateko zuzendaritzak negoziazio kolektiboan adostutakoa bertan behera uzteko aldebakarreko erabakia PRECOren aurrean salatu zen lehendabizi eta epaitegietan ondoren.
Jarraitu Auzitegi gorenak bertan behera utzi ditu unibertsitateko zuzendaritzak AZP eta IIPko kideei ezarritako aldebakarreko murrizketak irakurtzen

Prekarietatea indarkeria da!

Prekarietatea, azken urteetan jendarte osoan hedatu eta langile sektore ezberdinetara zabaldu den errealitatea bada ere, emakumeontzat ez da gauza berria. Emakumeok aspalditik pairatzen dugun fenomenoa da prekarietatea. Aspalditik pairatzen egon izanik ere, askotan prekarietate honek suposatzen diguna erlatibizatzera eta egoera hauek arruntzat jotzera eraman gaitu.
Jarraitu Prekarietatea indarkeria da! irakurtzen

Herriak libre!

Gaur, hilak 19, Audientzia Nazionalak Askapenaren bost kide –Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Gabi Basañez eta gure lankide Unai Vázquez– eta lau elkarte –Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke– epaituko ditu. Fiskaltzak seina urteko kartzela zigorra eskatuko du auzipetuentzat eta gainera, aipaturiko lau elkarte horien ilegalizazioa aldarrikatuko du.
Jarraitu Herriak libre! irakurtzen

Erretiroa hartzeko pizgarriak berreskuratzen dira

Atzo, azaroaren 5ean, UPV/EHUko kolektibo ezberdinen mahai negoziatzaileak bildu ziren ondorengo puntuak tratatzeko:

  • Borondatezko erretiroa hartzeko pizgarrien (2012-2014) gaineko epaia exekutatzearen inguruko informazioa.
  • 2015eko otsailaren 5eko akordioaren –UPV/EHUko AZP eta IIPrentzako borondatezko erretiro pizgarrien ordainketa behin-behinekoz eteten duena– ezeztatzeko proposamena (atxikia).

Jarraitu Erretiroa hartzeko pizgarriak berreskuratzen dira irakurtzen

Lan Eskaintza Publikoa eta Egonkortasuna. Errektoreak agindutakoa bete gabe

Estatuko PPren gobernuak 2015erako aurrekontuaren legearen bidez horrela ezarririk, AZPkoak zein IIPkoak behin betikoak bilakatzeko aukera, jubilatzen direnen %50 “erreposizio tasara” mugatzen da. Horrela UPV/EHUn AZPn eman diren jubilazioei esker 9 lanpostu/plaza eskaini ahalko ziren eta IIPn beste 40 lanpostu/plaza pertsonalak behin betikotasuna lortu ahal izateko.
Jarraitu Lan Eskaintza Publikoa eta Egonkortasuna. Errektoreak agindutakoa bete gabe irakurtzen

Lanaldi eta ekaineko paga extra

Ekainaren 1eko datarekin eman du argitara UPV/EHUko Gerenteak Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanaldi, lanordu, opor eta baimenei buruzko 2015eko Zirkularra. Aipatu zirkularra ez da sindikatuekin negoziatu ezta horren berririk eman publikatu baino lehen. Ondorioz, administrazioak erakutsitako aldebakartasunezko jokaera hau gaitzetsi nahi du LABek.
Jarraitu Lanaldi eta ekaineko paga extra irakurtzen

Maiatzaren Lehena. Langileok borrokan. Euskal Herria aldaketa bidean

Nork esan zuen ezinezkoa zela? Euskal Herria aldaketa bidean da, borrokan garen langile guztioi esker. Lantokietan irekitako hamarnaka gatazketan lan eskubideen eta eskubide sozialen defentsan jarraitzen dugu. Borrokak egin gaitu, borrokan jarraitzen dugu, eta hain zuzen ere aurtengo Maiatzaren Lehenean borrokan diren langileen protagonismoa eta ekarpena aitortu eta aldarrikatuko dugu.
Euskal langileon kontrako erasoaldia ez da baretu. Lantokian zein kalean, eskulotuta eta mutu, eskubiderik gabeko herritar nahi gaituzte. Finantza sistemak eta multinazionalek erabakitzen dituzte gaur politikak, lan merkatua desarautu dute, prekarietatea, langabezia eta pobrezia izurrite bilakatu dituzte. Langile borrokari esker ez balitz, oihaneko legea kapitalarentzat eta basamortu gorria langileontzat, besterik ez genuke izango. Jarraitu Maiatzaren Lehena. Langileok borrokan. Euskal Herria aldaketa bidean irakurtzen