Kategoriaren artxiboa: Elkartasuna

Rafa eta euskal preso guztiak etxera!

rafaetxera7 urte bete dira jada polizia nazionala LABeko igarako egoitzan sartu eta Rafa Diez Usabiaga eta Bateragune auziko beste kideak atxilotu zituztenetik. 2009ko urriaren 13an izan zen, egun hartan Estatu espainolak, beste askotan egin duen moduan, gatazkaren konponbiderako proposamei ordezkariak politikoak atxilotuz erantzun zien. Altua izan da atxilotuek ordaindu behar izan duten prezioa. Urteak pasa diren arren Rafak preso jarraitzen du, horregatik, gaur, urriak 13, ozen aldarrikatu dugu LABeko Idazkari Nagusi ohiaren eta gainontzeko presoen askatasuna.
Jarraitu irakurtzen…
Irakurri ere “Bateragune” Rafa Díez Usabiagaren hitzak (El Dueso presondegitik)

LABek babesa erakusten dio Eneko Compains irakasleari jazarpen mediatikoaren aurrean

El Correo egunkariak bere azalean gaur argitaratu duen berri baten arabera “etakide-ohi batek Konstituzio Zuzenbidea irakasten du UPV/EHUn”, barnealdean honakoa azaltzen delarik: “UPV/EHUk etakide izateagatik kondenatutako irakasle bat kontratatu du”. Hain zuzen, Konstituzio Zuzenbidea eta Pentsamendbasque-lives-matter-txikiuaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historia Saileko Eneko Compains irakasleari buruz ari dira, Konstituzio-Zuzenbidea euskaraz irakasteko kontratatua.
Jarraitu LABek babesa erakusten dio Eneko Compains irakasleari jazarpen mediatikoaren aurrean irakurtzen →

LABek Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan Ertzaintza sartu izana salatzen du

Atzo, Herri Unibertsitatea ekimenaren baitan, ikasleak itxialdia egiten ari zirela sartu zen Ertzaintza Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, Dekanoak deituta.
LAB UPV/EHUko Idazkari Orokorrarekin jarri da harremanetan Bilboko eskolan gertatutakoa salatzeko eta errepikatu ez dadin exijitzeko. Gertaera hau onartezina da eta argi izan behar du Errektoreak, jakin dakienean beste hainbat ikastetxetan arazorik gabe garatzen ari den ekimena dela Ertzaintzaren presentziarik gabe.