Hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalok, LABek barne, arbuiatu egiten ditugu 155. artikuluaren aplikazioa eta Katalunian gertatzen ari diren espetxeratzeak nahiz gertakari errepresiboak. Beraz, inongo zilegitasunik ez duen Kataluniako Gobernuaren kargugabetzea salatzen dugu, eta ez dugu ontzat ematen Espainiako Gobernuak eskumenak bereganatu izana. Gainera, ezin dugu onartu Parlamenta —Kataluniako herritarren subiranotasun demokratikoaren erakundea— deusezteko erabakia, Mariano Rajoyk agindutakoa.
Honengatik guztiagatik, larunbatean, azaroaren 4an, Bilbon (17:00etan, La Casilla) eta azaroaren 5ean Iruñean (12:30ean, Udal plazan) “155.aren kontra demokrazia eta erabakitzeko eskubidea” leloarekin mobilizatzeko deia luzatzen dugu.
Kategoriaren artxiboa: Elkartasuna
Mobilizatzera deitu ditugu langileak, Sanchez eta Cuixarten atxiloketen aurrean
Kataluniako parlamentuak independentziarako adierazpena onartu zuen pasa den astean, etenaldian geratu zena bide negoziatu eta adostuari aukera eman nahian, hau da, negoziaziorako ate bat zabalik utzita. Orduan esaten genuen Espainiako Estatuak ez zutela kontutan hartuko negoziaziorako eskaintza hau. Gure aurreikuspen ilunenak bete dira. Ukazioa eta errepresioa erabili du orain arte Estatuak, debekua eta mehatxua, eta bortizkeriaz erantzun dio prozesuari.
Jarraitu Mobilizatzera deitu ditugu langileak, Sanchez eta Cuixarten atxiloketen aurrean irakurtzen
Catalunyan nahiz Euskal Herrian, herriak erabaki. Konzentrazioak campusetan
Urriak 3, asteartez, Catalunyako sindikatuek eta gizarte zibilak deituriko greba orokorra dela eta, Euskal Herrian ere gehiengo sindikalak lan zentroetan eta hiriburuetan mobilizatzeko deia egiten du.
UPV/EHU-ko 3 campusetan, eguerdiko 13:00etan konzentrazioak deitzen ditugu ondorengo lekuetan:
LEIOA: Mikel Laboa plaza
DONOSTIA: Barriola gelategia
GASTEIZ: Campuseko Errektoreordetza
Kataluniako erreferendumari babesa agertzeko Bilbon manifestazioa
LABek eta ELAk uste dugu Euskal Herrian erabakitzeko eskubideak eskatzen duela berau bideragarri egingo duen estrategia, eta hau soilik aldebakarrekoa eta mobilizazioan oinarritua izan daiteke.
LABek eta ELAk dei egin dute datorren larunbatean, hilak 30, “Demokrazia; erabakitzeko askatasuna” goiburuarekin Bilbon izango den manifestaziora. Gure xedea da euskal jendarteak Kataluniako herritarrei itxurazko babesa adieraztea; izan ere, herritarrok uneotan eraso latza ari baitira pairatzen espainiar estatuaren aldetik, hau Generalitateko gobernuak u
rriaren 1erako deitu duen erreferenduma indarrez eragotzi nahian ari baita.
Jarraitu Kataluniako erreferendumari babesa agertzeko Bilbon manifestazioa irakurtzen
Irailaren 28rako mobilizazioak Kataluniari babesa emateko
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuok urriaren 1ean Katalunian egingo den erreferenduma babesten dugu, eta bere emaitzak onartzeko konpromisoa adierazten dugu. Demokrazia eta herrien autodeterminazio eskubidea da urriaren 1 honetan jokoan dagoena.
Horregatik, pauso bat aurrera eman nahi dugu elkartasunetik eta klase aliantzatik, Kataluniako prozesuaren aurrean konpromisoa hartuz eta honen parte aktibo izanez.
Kataluniaren erreferendumaren aldeko mobilizazioak:
BILBO. Moyua plazan.11:00
DONOSTIA. Alderdi Eder, 11:00
GASTEIZ. Gobernuko Azpiordezkaritzan. 12:00
IRUÑA. Gobernuko Ordezkaritzan.12:00
Jarraitu Irailaren 28rako mobilizazioak Kataluniari babesa emateko irakurtzen
Kataluniako erreferendumarekiko elkartasuna adierazteko sinadura bilketa abian da
UPV/EHUko irakasle talde bat eta euskal gehiengo sindikala datorren urriaren 1ean Katalunian ospatzekoa den errenferendumarekiko elkartasun-adierazpena bultzatzen ari dira.
Jarraitu Kataluniako erreferendumarekiko elkartasuna adierazteko sinadura bilketa abian da irakurtzen
LABek Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak ezarritako debekua salatzearekin batera, Rafa Diezek merezi duen harrera izango duela baieztatu du

Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak gaur goizeko 8:00etarako El Dueso espetxearen aurrean deituta zegoen elkarretaratzea debekatzen duen erresoluzio bat agindu du. Debeku honen aurrean helegitea jartzearen ezintasunak dakarren gehiegikeria eta babesgabetasuna azaleratzen du honen Bai Rafaren kasuan zein beste askotan ere, Espainiako Erreinuak beste behin duen izaera antidemokratikoa besterik ez du erakusten. Jarraitu LABek Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak ezarritako debekua salatzearekin batera, Rafa Diezek merezi duen harrera izango duela baieztatu du irakurtzen
#ireki: sinadura bilketa AZKEN EGUNAK!!
#ireki ekimena Euskal Herri luze zabaleko langile talde batek bultzatutako ekimena da, ETAk behin betiko su etena iragarri zuenetik 5 urte pasa direnean eta euskal preso eta iheslariak etxerako bidean jartzeko garaia dela kontsideratuz, langile munduak historikoki erakutsi izan duen eragite gaitasunaz baliatu nahi dutenak helburu horretan laguntzeko.
Lantokiz lantoki 150.000 sinadura biltzeari ekin diote, 2017ko ekainaren 17rako helburua lortzeko asmoarekin. LABek bat egiten du #ireki ekimenarekin.
Atxikimenduak upv-ehu@ireki.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz ere eman daitezke, izen-abizenak, sektorea (irakasle-ikertzaile, AZP edo ikaslea) eta zentroa adieraziz .
Ongi etorri errefuxiatuak plataforma: hitzaldiak Leioan eta Gasteizen
Ongi etorri errefuxiatuak plataformak ekimen berri bi antolatu ditu asteon UPV/EHUn: 
Ikasle errefuxiatuen Hitzaldia – Gernika 2017ko aurkezpena
Parte hartzaileak:
- Yahia Kodoo (EHUko ikasle siriarra)
- Hassana Aalia (Saharako errefuxiatua)
- UPV/EHUko eta Bizkaiko plataformaren kide bi
Jarraitu Ongi etorri errefuxiatuak plataforma: hitzaldiak Leioan eta Gasteizen irakurtzen
Garbitasuna Borrokan!
UPV/EHU eta Eusko Jaurlaritzako hekuntza zentrotan lan egiten duten garbitasuneko langileak azaroak 7, 8 ,9 ,10 eta 11rako grebara deituta daude hitzarmen d
uin baten alde. Mobilizazioak eta egingo dituzte hiru campusetan.
Komunikatua hemen daukazu.
UPV/EHUko LABeko sail sindikaletik gure elkartasuna adierazten diegu.