UPV/EHUk ikasturteari hasiera emateko ekitaldian LABek kontzentrazioa antolatu du, EHUn dauden prekarizazio eta diskriminazio egoerak salatzeko, baita EHUrako finantziazio nahikoa eskatzeko. EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonaleko zein irakasle-ikertzaile kolektiboko langile askoren lan egoerak kritikoak dira. LABetik zuzendaritza taldeari eta Eusko Jaurlaritzako arduradunei erantzukizunak eta egoerak aldatzeko eskatuko diegu
Irailaren 14an, asteazkena, 11:00etatik 11:30etara UPV/EHUko Bizkaia Aretoaren aurrean (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo) elkarretaratzea egingo dugu. Oso garrantzitsua da ikasturte hasiera honetan gure aldarrikapenak ozenki zabaltzea. Han elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazu agur bero bat.
Gipuzkoa eta Arabatik autoak antolatu dira bertaratzeko, jarri gurekin harremanetan.
EHUko langileen prekarizazioari eta diskriminazioari ez!
UPV//EHUko finantziazio nahikoa bermatzeari bai!