Doktore aurreko ikertzaileen asanbladak, uztailaren 3an, asteazkenean, 9:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3) deitutako kontzentrazioarekin bat egiten du LABek.
Aurreko komunikatu batean esan genuen moduan, UPV/EHUko administrazioaren asmoa Formazio Ikertzaile Pertsonalaren Estatutuaren (EPIF) araberako soldatak soilik deialdi berrietako ikertzaileei ordaintzea da, kanpoan utziz gainerako guztiak. Erabaki horren aurrean, LABek bere desadostasuna adierazten du, eta kolektibo berdinaren baitan bi soldata desberdinak egotea diskriminatzaile eta, beraz, onartezina dela esateaz gain, soldata guztiak estatutu horrek ezartzen duenaren arabera, gutxienez, izan behar direla defenditzen du.
UPV/EHUko langileei deia egiten diegu kontzentrazio honetara joateko. Administrazioaren jarrera mugitzeko eta negoziazioaz aparte mobilizazioak ezinbestekoak dira.