Administrazioak atzera egin du ikastegi atxiki eta estatuko beste unibertsitate publikoetan jasotzen diren matrikula-dirulaguntzak UPV/EHUn ikasteagatik jasotzen direnekin parekatzeko zuen asmoarekin.
Horregatik, 2016/2017 ikasturteko matrikula laguntzen deialdia aldatuko du, datorren ikasturteko lehen hilabeteetan datuak mahai gainean jarri, gaia aztertu eta alde sozialarekin adosteko konpromisoa hartu duelarik.
Egun, langile laboral kolektibo bitan indarrean dauden Lan Hitzarmenetan eta funtzionarioen Akordioan zehaztasun desberdinarekin jasotzen dira 1995etik datorren laguntza hauek. Hauen literalitateari lotzeak langileen tratu desberdina eta Administrazioak egindako interpretazio zabalagoak alboratzea ekar ditzake. Hots, langile askoren kaltean izango litzateke.
Laguntza sozial honen markoa guztiz aldatu da eta, hala, beharrezkoa da honen birkokapena egitea, langile guztiei trataera parekatua emanaz eta kolektibo bat bera ere kanpoan utzi gabe.
LABek, zentzu horretan, ez du bat egiten beste sindikaturen batek defendatu duen lan kontratudun langileen komenioek ezarritakoa estuki aplikatzeko proposatutako irizpidearekin. Hori, onuragarria baino, oso kaltegarria izan litekeelako UPV/EHUko langile askorentzat.
Aitzitik, laguntza irizpideak adostearen aldeko jarrera dugu, langile kolektibo guztiak babestu eta murrizketa berriei ateak ixteko asmoz.