Prekarietatearen aurka borrokan jarraitzen dugu

Bilboko kaleetan prekarietateak sortutako egoera hau gainditzeko aukera dagoela erakutsi dugu, langileon aldarrikapenak kalera ateraz. Ez da makala orain arte egin dugun bidea, baina asko dago oraindik egiteko. Hala erakusten du sindikatuaren agendak. Aste osoan zehar hamaika hitzordu ditugu Euskal Herriko txoko guztietan prekarietateari hortzak erakusteko. Gaur, zerbitzu publikoetako langileen mobilizazioak burutuko dira.

27344867925_b9c79b05d5_z
ZERBITZU PUBLIKOAK
Maiatzaren 31an, asteartez, zerbitzu publikoetako aldarrikapenei egingo diegu tartea. Kontrakoa sinestarazi nahi badigute ere zerbituz publikoetan prekarietatea jaun eta jabe bihurtu da. Prekarietatea salatuz eta kalitateko zerbitzu publikoa aldarrikatuz martxak antolatu ditugu hiriburueta.
Araba
9.00etatik aurrera kotxe karaban instituzioetatik pasatuz.
11.30etan giza katea Gasteizko erdialdean instituzioetatik.                                                        19.00etan langileen giza katea.
Bizkaia
17.30etan martxa EITBko egoitzatik abiatu eta Bilboko Udaletxera, Jaurlaritza eta Bizkaiko aldunditik pasaz.
Gipuzkoa
Prekarizikloaren bira erakunde ezberdinetatik pasaz
8.45etan Gizarte Segurantza Donostian
11.30etan Foru Aldundia
12.30 Eusko Jaurlaritza
ZERBITZU SEKTOREA
Ekainaren 1ean, zerbitzu pribatuetako borrokak egongo dira agendaren erdigunean. Kurtsoan zehar egin diren 3.369 galdeketatik abiatuta sortu dugun aldarrikapen taula patronala zein erakundeei helaraziko diegu. Horrekin batera gure hasserrea erakutsiz mobilizazioa ezberdinak egingo ditugu.
INDUSTRIA
Ekainaren 3an, eskualdeetan egingo diren mobilizazioetan industriako aldarrikapenei tartea egingo zaie, besteak beste, ETTen kontrako ekimenak egingo ditugu eta kontratazio berrietan ematen den diskriminazioa salatuko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude