2022ko Azaroaren 25ean, LAB sindikatuak lan-eremuetan dagoen indarkeria matxistari aurre egiteko neurri eraginkorren aldarrikapena nabarmentzen du, tresnak eta protokoloak eskatuz.
UPV/EHUn Indarkeria Matxistaren aurkako Protokoloa abian dugu. Unibertsitate-komunitateko gainerako eragileekin batera, LABek ere parte hartu zuen protokoloaren eraketan. Abian jarri zenetik lau urte bete direla, protokoloak bere emaitzak eman dituela ezin dugu ukatu, indarkeria matxistak ez ezik, sexuan oinarrituriko jazarpenak eta gorputz identitate disidentziaren aurkakoak ere unibertsitatean existitzen jarraitzen badute ere protokoloak berez ezabatu ez baitu.
LABek aipaturiko indarkerien aurkako borrokan konpromiso irmoa duela-eta, uste du protokoloaren aplikazioaren azterketa egiteko unea helduko dela, eta horretan ere parte hartuko duela berresten du, beti ere hobetze aldera. Horretaz gainera, askotan eskatu dugun bezala, protokoloaz gainera, horren garapenerako baliabideak ere behar dira. Besteak beste, Berdintasun Zuzendaritza, Leioan ez ezik, Donostian eta Gasteizko kanpusetan presentzia iraunkorra izatea, formakuntzarako eta prebentziorako diru-partida handitzea eta berdintasun teknikarien plantilla indartzea beharrezko tresnak dira UPV/EHUn indarkeria matxistari aurre egiteko.
Azaroaren 25tik haratago, UPV/EHUko zuzendaritzarekin ez ezik, langileekin eta bertan dauden talde feministekin batera, kanpusak emakumeentzako* eta leku seguruagoak eta sexu-identitate anitzak askatasunez adierazteko guneak izan daitezen lan egiten jarraituko dugu.