2016 eta 2017ko lan kontratudun AZP-ren LEPa :: UPV/EHUn aldi baterako kontratuarekin dauden 77 pertsona finko bilakatzeko aukera ez galtzea

Ez dakigu zehazki nondik atera duen UGT-k informazioa esateko LABek zalantzak dituela sindikatuak burutzen ari diren 2016/2017ko LEParen inguruko lanen legalitateaz hura beharrezko berme juridikoekin egiteko eta, ondorioz, inork UPV/EHUren AZPri dagozkion eskubideak zalantzan jarri ahal ez izateko.
LAB, gezurretan ibili eta sindikatuen sinesgarritasunarekin jolastu beharrean, UPV/EHUren Zuzendaritzari zuzendu zaio 2006ko egonkortasun akordioa eta 2016ko eta 2017ko LEP-en akordioak oinarri, deialdiaren oinarrien osaketan zuhurtziaz eta arduraz joka dezan eskatzeko.
Ez da ahaztu behar UGT-k ez zuela 2006ko egonkortasun akordioa sinatu, ezta 2016ko eta 2017ko LEPena ere, zeinek ahalbidetzen duten UPV/EHUren AZP-ko inor enplegua ez galtzea eskainiko diren plazen ondorioz. Ezin da ahaztu ere sindikatu horretako kidea izan zela 2012ko langile funtzionarioen aurreko lekualdaketa lehiaketaren negoziaketetan onartutako oinarrien aurkako helegitea aurkeztu zuena.
Arrazoi hauengatik, eta mota honetako pertsonaiek sorrarazten diguten konfiantza eza dela eta, LABek UPV/EHUren Zuzendaritzari eskatu dio beharrezko neurriak martxan jartzeko LEParen deialdia onartutako parametroetan burutzeko, AZP-ko inork enplegua galdu ez dezan.
Ez da gure estiloa UGT-ren komunikatuak erantzutea, baina zabaldutako gezur larriek komunikazio publiko hau bidaltzera behartu gaituzte. Titularrean aipatzen dugun bezala, LABen helburua UPV/EHUn lanean diren aldi baterako 77 pertsona, gutxienez, finko bilakatzea izan da eta da. Are gehiago kontuan hartuta ez Estatuaren Gobernua ez bere sindikatuak aldi baterako AZP-ren 1.200 pertsona baino gehiagorentzat enplegu publiko finkora sartzeko inolako neurririk artikulatzeko gai izan ez direnean.