Etiketaren artxiboa: AZP

EHUko Zuzendaritzak ez du onartu LABek kontziliazioari eta jardunaldiari buruz egindako ekarpenik

Atzo goizean bildu zen AZPko Negoziazio Batzordea UPV/EHUko Administrazioak urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean proposatu dituen “ez-ohiko kontziliazio neurriak” eztabaidatzeko. Zoritxarrez, Administrazioak erakutsi zuen jarrera itxiak horren inguruko akordioa galarazi zuen. Jarrera itxi horren erakusle dira, esaterako, aldaketa formal pare bat baino ez onartzea, edota LABek egindako 22 proposamenetatik batere onartu nahi ez izatea.

LABen ustez unibertsitateko Administrazioak mahai gainean jarritako proposamenak Gerenteari dagozkion eskumenak baino ez ditu biltzen, hots, urtero argitaratzen den lanaldi, lanorduen kontrol, opor eta baimenak zehazten dituen Gerentearen zirkularrean biltzen diren horien egokitzapen bat baino ez izan da aurkeztu dutena (beraz, sindikatuekiko akordiorik behar ez duena) eta, ondorioz, horietatik kanpoko proposamenik ez zegoela negoziagai adierazi dugu.

Aurrekariak

Gogoratuko denez, Covid-19aren pandemian zehar EHUko zuzendaritzak hainbat ebazpen argitaratu ditu langileen ordezkariekin kontsultatu eta, are larriagoa dena, negoziatu gabe. LABek egindako salaketek EHUko Administrazioa langileen ordezkariak informatzera eta beharrezkoak diren gaietan negoziatzera eraman du.

Ekainean izandako lanaldiaren eta kontziliazio neurrien inguruko negoziazioetan, LABek hiru puntu aldarrikatu zituen: Lehenik eta behin, akordioa (2020ko ekainaren 17koa) aldi baterakoa (irailera arte) izatea, eta hurrengo ikasturteari buruzkoa akordio hori sinatutakoan negoziatzen hastea; bigarrenik, telelanean jarduteko eskubidea aitortzea, batez ere kontziliatu beharra zuten eta kalteberak diren langileei; eta hirugarrenik, lanaldiaren adaptazioa edota murrizketak izateko eskubidea aitortzea, azken hauen kasuan soldata-murrizketak laburturiko jardunari proportzionalak ez izatea eskatzen genuelarik.

Akordio hori, LABen aldarrikapen guztiak asetzen ez bazituen ere, zenbait eskubide aitortu zizkien unibertsitateko AZPko langileei (ez guztiei) aldi zehatz batetarako. Gainera, unibertsitateko Zuzendaritzak bere konpromisoa agertu zuen kontziliazioa eta telelana arautzeko negoziazioak irekitzeko AZP eta IRI kolektiboetan. Konpromiso hau, aitzitik, ez du bete Administrazioak, datarik ezta proposamenik ere ez dagoela gai horietaz edota lan osasunekoetaz hitz egiten hasteko.

Administrazioak hartutako konpromisoa betetzeko zai

Oraingoan, berriro ere, Administrazioak negoziatu daitezkeen gaiak mugatu ditu momentuko bere interesen arabera, eta sindikatuok aurkeztutako bestelako gai mamitsu eta orokorragoak baztertu ditu, eztabaidatzeko aukera eman gabe.

Ildo horretan, bai lanaldiaren banaketa bai AZPren osasuna babestea Gerentziaren eskumenak dira, eta, ondorioz, Errektoretza Taldearen aukera ezin hobea da komunikabideetan adierazten duena benetako konpromisoa dela erakusteko eta pandemian zehar gure osasuna bermatzeko neurriei lehentasuna emateko.

LABek langile guztien eskubideak defendatzen jarraituko du, eta negoziatzeko eta adosteko prest dago. Aurkeztu ditugun proposamenak oinarri izan daitezke AZPren eskubideak bateratzea ahalbidetuko duen akordio baterako, besteak beste, osasuna babestea eta UPV/EHUk eskaintzen duen zerbitzu publikoa.

2016 eta 2017ko lan kontratudun AZP-ren LEPa :: UPV/EHUn aldi baterako kontratuarekin dauden 77 pertsona finko bilakatzeko aukera ez galtzea

Ez dakigu zehazki nondik atera duen UGT-k informazioa esateko LABek zalantzak dituela sindikatuak burutzen ari diren 2016/2017ko LEParen inguruko lanen legalitateaz hura beharrezko berme juridikoekin egiteko eta, ondorioz, inork UPV/EHUren AZPri dagozkion eskubideak zalantzan jarri ahal ez izateko. Jarraitu 2016 eta 2017ko lan kontratudun AZP-ren LEPa :: UPV/EHUn aldi baterako kontratuarekin dauden 77 pertsona finko bilakatzeko aukera ez galtzea irakurtzen