Abenduaren 14an kontzentrazioa: irakasle-ikertzailen diskriminazio eta prekarizazioari EZ!

LABetik abenduaren 14rako kontzentrazio bat antolatu dugu Leioako Campusean (12:00etan Areto Nagusiaren eskaileretan) EHUk bere langileekiko duen diskriminazio eta prekarizazio jarrera salatzeko.

7 eskaera burutu ditugu ondorengo aldarrikapen taulan, aldi baterako irakasle-ikertzaile ororen eskubideak, irakasle partzialen egoera eta aldi baterako ikertzaileen egoera larriak duintzeko.

Horretaz gain, LAB-en lanaldi partzialdun irakasleek EHUn bizi duten egoeraren diagnostiko bat egin dugu, langileen ehun personako lagina hartuta. Bertan ikusten da lanaldi partzialeko irakasleek batez bestean, %309ko lanaldiak burutzen dituztela beraien atazak burutu ahal izateko. Lanaldi partzialaren prekarietate larria agerian geratu da.

Horregatik, dei egiten dizuegu EHUko irakasle-ikertzaileoi, eta egoera larrian zaudeten kolektiboei bereziki, Abenduaren 14an Leioara etortzeko, bada ordua Errektoretzak aldaketak egin ditzan!

Erantzun bat “Abenduaren 14an kontzentrazioa: irakasle-ikertzailen diskriminazio eta prekarizazioari EZ!” bidalketan

Iruzkinak itxiak daude.