Ama biologikoa ez den gurasoaren baimen berria ezartzen duen akordioa berretsi du EHUko Gobernu Kontseiluak 2019ko azaroaren 5eko bileran.
Irailaren 1eko atzeraeraginez, guraso biren baimenen iraupena parekatzen da eta 18na astetan ezarrita geratzen da, dagoeneko Lan Hitzarmenetan amatasun baimenarentzat jasotzen zen bezala. Lehenengo 6 asteak jaiotza edo adopzioa gauzatu eta berehala hartu behar dituzte bi gurasoek, modu jarraian eta aldi berean; gainerako 12ak, aldiz, batek bestearen atzetik hartu beharko dituzte.
Era berean, edoskitze-lizentzia araudi berriari ere egokitu da, eta norbanakoaren baimen besterezina izatera pasatzen da (hau da, ezin da beste inork lagatua izan); hala ere, bi guraso langile publikoak badira, bakar batek eska dezake soilik.
Akordioa, urriaren 28ko AZP eta IRIen Negoziazio Batzordeetan sinatu da honako termino hauetan: https://www.ehu.eus/documents/1277275/3632671/19.10.28++adingabeak++zaintzeko+baimenak/7bb32ab8-d5a2-304a-b50f-c0e26f363415
Akordioaren eta baimenaren inguruko zalantzak argitzeko prest gaituzue LABeko bulegoetan.