Iragan ostiralean, martxoaren 1ean gerentziak, Martxoaren 8ko greba deialdiaren harira, langile guztiengana zabaltzeko helburuz errektoreorde, gerenteorde zein zentro eta zerbitzuetako administrazio buru eta administratzaileei helarazitako barne-oharra salatzen du LABek. Jarraitu M8ko greba: Gerentziaren barne-oharra salatzen du LABek irakurtzen
LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak
MARTXOAK 8: KAPITALA HAUTSI, BIZITZARI EUTSI!
Duela urtebete, Euskal Herriko Mugimendu Feministak grebara deitu ondoren, berton bizi garen emakumeok* kalera irten ginen eta planto egin genuen egunero eta bizitzaren arlo guztietan pairatzen dugun egiturazko bazterkeriaren aurrean. Indarkeria matxista, arrazakeria instituzionala, lan esplotazioa, zaintza erdigunean jarriko duten bizi proiektuak garatzeko ezintasuna, kontsumo basatia, heziketa diziplinatzailea, berriro ere genero rolen inposaketa… Jarraitu MARTXOAK 8: KAPITALA HAUTSI, BIZITZARI EUTSI! irakurtzen
LABek martxoaren 26ko hauteskunde sindikaletarako bere hautagaitzak aurkeztu ditu
Gaur eguerdi partean, UPV/EHUko LAB sindikatuak datorren martxoaren 26an izango diren hauteskunde sindikaletarako bere hautagaitzak aurkeztu ditu unibertsitatearen Erregistro Orokorrean. Jarraitu LABek martxoaren 26ko hauteskunde sindikaletarako bere hautagaitzak aurkeztu ditu irakurtzen
Kontziliazio-urratsak hobetzeko konpromisoaz adostu da III. Berdintasun Plana
Atzo, otsailak 13, Berdintasunerako Batzorde Intersektoriala bildu zen, III. Berdintasun planaren Pertsonak ardatzaren 4.3. puntuko neurrien onarpena aztertzeko, alegia, lan-harremanetan emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu ahal izateko neurriak aztertu, adostu eta martxan jartzea. Jarraitu Kontziliazio-urratsak hobetzeko konpromisoaz adostu da III. Berdintasun Plana irakurtzen
Martxoak 8: "Emakume askeak, herri libre eta feminista batean, hori da borrokatuko duguna"
Martxoaren 8a gorriz markatuta dugu sindikatuaren agendan. Hain zuzen ere, martxan jarri gara greba feminista prestatzeko eta, hitzordu garrantzitsu hori ardatz hartuta, LABeko emakumeon batzarra egin dugu Donostian, Eureka museoan. Jarraitu Martxoak 8: "Emakume askeak, herri libre eta feminista batean, hori da borrokatuko duguna" irakurtzen
AZP :: Azken lan-poltsen jarraipena
UPV/EHUk deitutako azken lan-poltsen jarraipena egin dezakezu ondoko esteketan sakatuz:
- Bibliotekako Laguntzaileak (B Taldea) (Lan-poltsa)
- Kimikako Teknikari Espezialista (III. Taldea) (Lan-poltsa)
- Administrarien Eskala (C Taldea) (Lan-poltsa)
- Irakaskuntzan eta Ikerketan Laguntzeko Maila Ertaineko Teknikaria (Kimika) (II. Taldea) (Lan-poltsa)
- Gestioko Teknikarien Eskala (Zuzenbidea) (A Taldea) (Lan-poltsa)
- Arte está Gorputz Adierazpeneko teknikari laguntzailea (IV. taldea) (Lan-poltsa)
- Jarduera Espezifikoetako teknikari laguntzaile Biltegia (IV. Taldea) (Lan-poltsa)
- Mantentze Lanetako eta Produkziorako Zerbitzuetako teknikari espezialista (III. Taldea) (Lan-poltsa)
- Jarduera Espezifikoetako teknikari laguntzailea Mantentze Lanak eta Produkziorako Zerbitzuak (IV. Taldea) (Lan-poltsa)
EHUko Euskararen III. Plan Gidariaren inguruan
Gaur, abenduak 20, onartu da UPV/EHUko Gobernu Kontseiluan Euskararen III. Plan Gidaria, 2018-2022 bitartean indarrean egongo dena.
LABek gertutik jarraitu du sortze prozesu osoa eta planaren atal ezberdinetarako ekarpen eta proposamen sorta garatu du, afiliazioaren ekarpenak ere jasoz. Eztabaida gune guztietan LABen proposamenak eta emendakinak presente egon dira bere afiliatu eta ordezkarien bidez, UPV/EHUk behar duen euskara plana lortzeko ahaleginean. Lan eta denbora inbertsioa handia izan da. Jarraitu EHUko Euskararen III. Plan Gidariaren inguruan irakurtzen
Gaur sinatu da UPV/EHUko AZPko langile funtzionarioen 2018ko LEPari, Lekualdaketa Lehiaketari eta Barne Promozioari dagokien Akordioa
Gaur, abenduak 3, batu da berriro ere UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren Mahai Negoziatzailea 2018ko Lan Eskaintza Publikoaz eta langile funtzionarioen Lekualdaketa Lehiaketaz eta Barne Promozioaz hitz egin eta akordioa sinatzeko. Jarraitu Gaur sinatu da UPV/EHUko AZPko langile funtzionarioen 2018ko LEPari, Lekualdaketa Lehiaketari eta Barne Promozioari dagokien Akordioa irakurtzen
2016 eta 2017ko UPV/EHUko AZP lan kontratudunen LEP-en Oinarriak argitaratu dira
Gaur, EHAAn argitaratu dira Administrazio eta Zerbitzuetako lan kontratudun langile finkoak Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko hautaketa prozesu globalaren oinarri orokorrak, batetik, eta bestetik, UPV/EHUko I., II., III. eta IV. sailkapen taldeetako langile finkoak hautatzeko prozeduren oinarri espezifikoak ere. Jarraitu 2016 eta 2017ko UPV/EHUko AZP lan kontratudunen LEP-en Oinarriak argitaratu dira irakurtzen
Gaurko konzentrazioetan 130 pertsonak hartu dute parte
Gaur goizean eta arratsaldekolehen orduan egindako 4 konzentrazioetan 130 pertsona bildu dira.
LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuok deitutako konzentrazio jendetsuena Leioan izan da, 70 pertsona bildu direlarik. Donostian 15 pertsona batu dira, eta Gasteizen 18. Goizean, bestalde, 23 lagun bildu ziren sindikatuok egindako deialdian. Jarraitu Gaurko konzentrazioetan 130 pertsonak hartu dute parte irakurtzen