Duela aste gutxi LABetik informatu genizuen doktorego aurreko kontratuen kasuan EAEko foru-arauek esaten dutenaren kontra PFEZa atxikitzen ari zela.
EHU eta Ogasun sailek egiten ari ziren akats horretaz ohartuta, doktorego aurreko ikertzaile ugari hasi zarete pasa den urteetan egin zaizuen atxikitzea itzultzeko eskaerak egiten, baina erantzunak lausoak eta kontraesankorrak izan dira batzuetan. Gure ekimenez EHUtik Ogasunean kontsulta egin ostean, Bizkaiko Ogasuneko idatzizko erantzuna jaso da duela egun gutxi (EHUk egoitza soziala Bizkaian dauka), eta bertan EPIPF kontratupean zaudeten doktorego aurreko kontratu oro (103/2019 dekretupekoak) salbuetsita zaudetela onartzen da, EAEko foru arauen 9.9 Artikuluak dion gisa. Arabako eta Gipuzkoako kasuan irizpide bera aplikatu behar dute. Horren zain gaude. Lotura honetan duzue Ogasunaren erantzunaren PDFa, deskargatu eta erreklamazioetan eta aurtengo errenta aitorpenean erabil dezazuen. Komunikatu zaigunaren arabera, EHUk pausuak emango ditu era automatikoan atxikitzea ez burutzeko, eta Ogasunari zuen kontratuaren izaera jakinarazteko, ondoren atxikitzea ez egiteko, baina jarraipena egiten jarraitu beharko dugu akatsa konponduta dagoela bermatu arte.
Pauso honi esker doktorego aurreko mila euro inguruko soldatak hilero 97, 117 edo 200 € gehiagokoak izango da, zaudeten kontratuaren urtearen arabera (1. eta 2. urteak, 3. urtea edo 4. urtea, hurrenez hurren). Eginiko lana fruituak ematen ari da. Zentzu horretan eskertzen dugu zuetako askok Ogasunetan egin duzuen presioa hau lortzeko.
Hala ere, LABen garbi dugu doktorego aurreko kontratuen soldata irakasle laguntzaileen parekoa izan behar dela kontratuaren 4 urteetan (gaur egun urtean 27.326,71 eurotan finkatua).
Erantzun bat “Doktorego aurreko ikertzaileen PFEZaren atxikitzea: argibide batzuk egoera nahasian” bidalketan
Iruzkinak itxiak daude.