Datorren irailaren 27an, klimaren aldeko mundu mailako mobilizazio egunaren aurrean, EHUko LAB-eko Sail Sindikalak bat egiten du egun horretan izango diren aldarrikapenekin.
Hori dela eta, hiru Campusetako egoitzak itxiko ditugu goizeko 11:00etatik 13:00etara, krisi klimatikoari eman beharreko erantzun eskosozialistari buruz gogoeta egiteko. Era berean, dei egiten dugu EHUko langileok egun horretarako hainbat herritan antolatu diren ekitaldietan, eta bereziki arratsaldean hiriburuetan deituriko manifestazioetan, parte hartzera.
Kapitalismoaren bilakaera bortitzak pertsonon eta planetaren jasangarritasuna kolokan jartzen du, eta, gutxi batzuen mesedera dagoen sistema ekonomiko, politiko eta sozialak bizitza bera arriskuan jartzen du. Larrialdi ekologiko egoera bat sortzeaz gain, desberdintasun sozialak, jatorrizkoak eta generokoak handitzen ditu langileok bereziki erasotzen.
Egoera honen aurrean, ezinbestekoa da agenda sozial bat martxan jartzea; langileon beharrizanak jasoko dituena, ekologismoan, feminismoan eta justizia sozialen oinarrituta; lan produktibo eta erreproduktibo guztiak berrikusiko dituena, langileoi bizitza duin bat eskainiko diona eta larrialdi klimatiko eta energetikoari aterabide sozial eta demokratikoa emango diona.
Eta hori ez da ulertzen burujabetasunik gabe. Euskal Herriak bere politika publikoak erabakitzeko gaitasuna behar du, Euskal Herrian beharrezkoak diren azpiegiturak, energia eredua, zerbitzu komunitarioak… diseinatzeko gaitasuna.
Larrialdi klimatikoaren aurrean, langileok ekosozialismoa. Irailaren 27an kalera! Larrialdi klimatikoaren aurrean, eredua aldatu! Guk ekosozialismoa!