LAB sindikatuak datorren martxoaren 18an burutuko dituen jardunaldietan izena emateko epea ireki da.
Egungo eredua irauliz, ebaluazio hezitzailea iruten. Analisia, kritika eta alternatiba izenburupean burutuko dira jardunaldiak Hernaniko ORONA-IDEO gunean. Jardunaldiak goizez izango dira 9:30tan hasi eta 14:00ak bitartean.
Jardunaldietako hizlariak ANE ABLANEDO (NUP, UPPA, UEU, haurtzaroa zaintzeko haziera eredu prebentiboan aditua), ALEXANDER BARANDIARAN (HUHEZI, Hazitegi ikertaldeko partaidea) eta LORE ERRIONDO (UPV/EHU) izango dira .
Eskema klasikotik haratago, ponentzien aurkezpenean eredu dialogikoaren aldeko apustua egingo dugu. Beraz, Mikel Gartzia, ARGIAko kazetariaren galderen bitartez gidatuko da eztabaida eta bertaratutakoek ere galderak egiteko aukera izango dute.
Gainera hezkuntza esperientzia ezberdinen berri jasotzeko aukera izango da. Elorrioko Txintxirri ikastola eta Arrankudiagako eskolako esperientzien berri emango da.
Izen ematea modu telematikoan egingo da lotura honetan.
EMAN IZENA! Zalantzarik gabe aukera paregabea euskal hezkuntza sistema eta ebaluazioa iruten jarraitzeko.