Martxoaren 8an, Mugimendu Feministak arratsalderako deitutako mobilizazioekin bat egiteaz gain, kalera irtengo gara goizean, zaintzaren sektoreetako langileen lan baldintzen defentsan eta zaintza negozio iturri bilakatu dutenen kontra. Zentzu honetan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen EAJ buru duen Foru Aldundien aurrean mobilizatuko gara; Iruñean, berriz, PSN-ren egoitza aurrean. 11:00etan izango dira protestak.
Jarraitu EAJ eta PSN interpelatuko ditugu martxoaren 8an, zaintzaren sektoreetako langileen lan baldintzen defentsan irakurtzenKategoriaren artxiboa: Berdintasuna
Martxoaren 8an, sektore feminizatuen duintasuna eta aitortza aldarrikatuko ditugu #FuntsezkoakBeti
Erraza da zaintza langileak funtsezkoak direla eta beraiek gabe bizitza ezinezkoa dela esatea. Askotan nabarmentzen da egiten duten lana ezinbestekoa dela eta lehen lerroan egon direla pandemia osoan, guzti guztia ematen. Hunkigarria da txalotzea eta egiten duten lanaren garrantzia goraipatzea.
Baina hau guztia praktikan jarri behar denean bukatzen dira erraztasunak, eta oztopoak besterik ez dira jartzen. Ez dira berez txarrak ziren lan baldintzak hobetu, ez dira plantillak indartu, ez dira ratioak handitu hirugarren adineko egoitzetan, ezta etxez etxeko laguntza zerbitzuan ere.
Jarraitu Martxoaren 8an, sektore feminizatuen duintasuna eta aitortza aldarrikatuko ditugu #FuntsezkoakBeti irakurtzenGasteizko Gobernuak Mahai Orokorra propagandarako eta bere intereserako erabili nahi badu, ez diogu zilegitasunik emango

LABek ez du Gobernuaren propaganda estrategian parte hartuko. Gobernuak mahai orokorra bere intereserako erabili nahi badu, guk ez diogu marko horri zilegitasuna emango. Horregatik altxatu gara gaur mahaitik. Ondorengo egunetan jakingo dugu zein den Gobernuaren benetako nahia eta horren araberako erabakiak hartuko ditugu.
Jarraitu Gasteizko Gobernuak Mahai Orokorra propagandarako eta bere intereserako erabili nahi badu, ez diogu zilegitasunik emango irakurtzenM8ko greba: Gerentziaren barne-oharra salatzen du LABek
Iragan ostiralean, martxoaren 1ean gerentziak, Martxoaren 8ko greba deialdiaren harira, langile guztiengana zabaltzeko helburuz errektoreorde, gerenteorde zein zentro eta zerbitzuetako administrazio buru eta administratzaileei helarazitako barne-oharra salatzen du LABek. Jarraitu M8ko greba: Gerentziaren barne-oharra salatzen du LABek irakurtzen
MARTXOAK 8: KAPITALA HAUTSI, BIZITZARI EUTSI!
Duela urtebete, Euskal Herriko Mugimendu Feministak grebara deitu ondoren, berton bizi garen emakumeok* kalera irten ginen eta planto egin genuen egunero eta bizitzaren arlo guztietan pairatzen dugun egiturazko bazterkeriaren aurrean. Indarkeria matxista, arrazakeria instituzionala, lan esplotazioa, zaintza erdigunean jarriko duten bizi proiektuak garatzeko ezintasuna, kontsumo basatia, heziketa diziplinatzailea, berriro ere genero rolen inposaketa… Jarraitu MARTXOAK 8: KAPITALA HAUTSI, BIZITZARI EUTSI! irakurtzen
Emakunderen egoitza okupatu dugu, soldata arrakala arazo politikoa dela salatzeko
Emakunderen egoitzan elkartu gara, Gasteizen, Gizon eta Emakumeen Soldata Berdintasunaren Aldeko Egunaren bezperan, idatzi bat erregistratzeko. Hain zuzen ere, “Soldata arrakala ez da kopuru bat, arazo politikoa da” lelopean mobilizatu gara. Ondoren, Emakunderen egoitza okupatu eta batzar bat egin dugu bertan, gure aldarrikapenak ikustarazteko: soldata arrakala sistemak erabiltzen duen tresna baita, gure lanei balioa kentzeko, lan horiek doan eskuratzeko, gutxiago ordaintzeko, jardunaldi partzialak eta aldi baterako kontratuak inposatzeko eta zaintza lanak egitera behartzeko. Era berean, Iruñean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean egin dugu protesta. Kasu honetan, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari zuzendu gatzaio.
Gehiago irakurri –>
Soldata arrakala ez da kantitate kontu hutsa, arazo politikoa da
Soldata arrakala sistemak erabiltzen duen tresna da, emakumeon* lanei balioa kentzeko, lan horiek doan eskuratzeko, gutxiago ordaintzeko, jardunaldi partzialak eta aldi baterako kontratuak inposatzeko eta zaintza lanak egitera behartzeko, sistema kapitalista heteropatriarkalak lan horiek guztiak premiazkoak baititu, bere horretan irauteko eta irabaziak lortzeko.
Jarraitu Soldata arrakala ez da kantitate kontu hutsa, arazo politikoa da irakurtzen
Kontziliazio-urratsak hobetzeko konpromisoaz adostu da III. Berdintasun Plana
Atzo, otsailak 13, Berdintasunerako Batzorde Intersektoriala bildu zen, III. Berdintasun planaren Pertsonak ardatzaren 4.3. puntuko neurrien onarpena aztertzeko, alegia, lan-harremanetan emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu ahal izateko neurriak aztertu, adostu eta martxan jartzea. Jarraitu Kontziliazio-urratsak hobetzeko konpromisoaz adostu da III. Berdintasun Plana irakurtzen
Azken 4 urteetan amatasun, aitatasun, adopzio edo abegi familia izateagatik prestazioak jaso badituzue, adi
Epaitegi Gorenak 2018ko urriaren 3an emandako sententziaren arabera, Gizarte Segurantzatik jasotako amatasun prestazioak ez dira lan etekin gisa hartuko, eta, beraz, ez zaie PFEZ deskontatu edo erretenitu behar. LABetik, Foru Ogasunek, estatuko erabakiei lotu gabe, beraien erabaki propioak hartzeko duten burujabetza aitortzen dugu. Jarraitu Azken 4 urteetan amatasun, aitatasun, adopzio edo abegi familia izateagatik prestazioak jaso badituzue, adi irakurtzen
Eraso sexistarik ez, bihar kontzentrazioa Bilboko Ingeniaritza Eskolan
UPV/EHUko ikasle batek jasan duen eraso sexista bat salatu eta elkartasuna adierazteko kontzentrazio deialdia egin du San Mameseko Ingeniari Feministak (SIF) taldeak.
LABek ez du onartzen inolako eraso sexistarik eta dei egiten dizuegu bihar, martxoak 27, 14:00etan, G eraikinean egingo den kontzentrazioan parte hartzera.
Bilboko Ingeniaritza Eskolaren SIFek zabaldu duen komunikatua.