“La paradoja en la promoción del pdi novel con contratos de interinidad a jornada parcial, pero con dedicación plena a la universidad: el ejemplo de la UPV/EHU”
Eider Larrazabal Astigarraga
Enpresa Zuzenbidea saila
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Calidad, Docencia Universitaria y Encuestas: “Bolonia a Coste Cero” liburuan argiratatua
Kategoriaren artxiboa: IRI
Arduraldi partzialeko bitarteko irakasleak: asanbladak
LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok asanbladak antolatu ditugu arduraldi partzialeko bitarteko (“interino”) irakasleen lan-baldintzez aritzeko, leku, data eta ordu hauetan:
- Gasteizen, urtarrilaren 9an, 12:00etan, Elurreta ikastegiko 2. solairuko bilera-gelan.
- Donostian, urtarrilaren 10ean, 12:00etan, C. Santamaria zentruko A. Beristain auditorioan.
- Leioan, urtarrilaren 11an, 10:00etan, Liburutegi eraikineko 2. solairuko bilera-gelan.
- Bilbon, urtarrilaren 11an ere bai, 13:00etan, Ingeniaritza eskolaren 1. eraikineko Gradu-Aretoan (P1A1).
Eusko Jaurlaritzaren iruzur berria osagarriekin
Gaur, abenduak 20, iruzur berri bat burutu du Eusko Jaurlaritzak Unibertsitate publikoko irakasle eta ikertzaileen kontra. Urtebete beranduago eta atzera eraginik errekonozitu gabe hasiko baitu C mailako osagarri berrien ordainketa, Unibasq agentziaren konplizitatearekin. Izan ere, Unibasqek ez dizkio igorri UPV/EHUko Gizarte Kontseiluri gaur egin duen bilerarako behar zituen 279 irakasleri dagozkien C tarteen gaineko ebazpenak. Ondorioz, Unibertsitateak ezin izango ditu haiek 2018ko urtarriletik aurrera ordaindu, aurreikusita zegoen moduan, eta ordainketa 2019 arte atzeratu beharko du, soldata baxuen duten irakasle-ikertzaileen kolektiboa kaltetuz.
Jarraitu Eusko Jaurlaritzaren iruzur berria osagarriekin irakurtzen
2017ko irakasle-ikertzaileen Lan-Eskaintza Publikoa onartuta
Azken ordura arte egon da argitzeke Eusko Jaurlaritzak ekonomikoki bermatuko zuen ala ez 2017ko Lan Eskaintza Publikoa (LEP). Azkenean, abenduaren 14ko Gobernu Kontseiluan UPV/EHUko zuzendaritzak zehaztu zuen 2017ko LEPean eskainiko dituen 161 irakasle-ikertzaileen lanpostuen banaketa kategoriaz, baita barne promozioaren bidez 20 katedra eskainiko dituela eta, aurten, lehenengo aldiz, LEP osagarri bat aterako duela beste 39 agregatu plazez osatua (ikusi taula).
Jarraitu 2017ko irakasle-ikertzaileen Lan-Eskaintza Publikoa onartuta irakurtzen
Bosturtekoak behin-behinekoei ordaintzeko eskatu dugu EHUko irakasleek
LAB-ek gaur goizean Bizkaia Aretoan, Gobernu Kontseiluaren aurrean, deituriko elkarretaratzean aldi bateko irakasleei bosturtekoak ordaintzeko eskatu diogu EHUko zuzendaritzari. Izan ere, aitortuak izan arren, horien ordainketa Eusko Jaurlaritzak egin beharreko araudi-aldaketan zein epaitegietan erabakitzen denaren menpe dago gaur egun. Hori dela eta, langileen alde egin dezan eta irakasle ez-iraunkorrren eta iraunkorren artean dagoen diskriminazioarekin amai dezan exijitu diogu EHUri. Jarraitu Bosturtekoak behin-behinekoei ordaintzeko eskatu dugu EHUko irakasleek irakurtzen
Osagarriak arriskuan berriro ere!
LAB eta Steilas sindikatuon lana tartean, 2017ko Osagarrien deialdia berretsi zuen Gizarte Kontseiluak pasa den urriaren 25ean izandako ezohiko bilkuran. Badakizuenez, C tramuak eskatzeko epea laburragoa zekarren deialdiak, urtea amaitu aurretik ebatzi eta urtarriletik aurrera kobratzen hasi ahal izateko asmoz, 2015ean eta 2016ean ezarritako dinamikari jarraituz. UPV/EHUren zuzendaritzak, bere aldetik, tramu hauek eskuratzeko eskaera egin duten irakasle-ikertzaileen antzinatasunari buruzko informazioa helarazi zion segituan Unibasq-i, aldeko txostenak presta zitzan zuzenean, inongo ebaluazio-komitetatik ez baitira pasatu behar eskaera hauek. Baina asteon jakin dugunez, Unibasq-ek adierazi du ez dituela ohiko epeak beteko, zergatik eta Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak desadostasuna adierazi duelako Gizarte Kontseiluak onartutako prozedurarekin, berau bada ere horretarako eskuduntza duen organo gorena. Jarraitu Osagarriak arriskuan berriro ere! irakurtzen
EHUko behin behineko irakasleei aitortu zaizkien bosturtekoak ordain dakizkien eskatzeko elkarretaratzea
Aitortuta eduki arren, EHUko irakasle ez-iraunkorrak ez daude bosturtekoak kobratzen ari.
Behin behineko irakasleen urtetako aldarrikapena izan da bosturtekoak aitortu eta kobratzearena. Izan ere, irakaskuntzari dagokion osagarri hau irakasle iraunkorrei soilik onartzeak diskriminazioa ezartzen baitu irakasleen artean.
Jarraitu EHUko behin behineko irakasleei aitortu zaizkien bosturtekoak ordain dakizkien eskatzeko elkarretaratzea irakurtzen
Bosturtekoak behin-behineko irakasleentzat: Diskriminazioaren kontrako mobilizazioak
Bosturtekoak aitortuta eduki arren kobratzen ez dituzten behin-behineko irakasleekin UPV/EHUren hiru Campusetan egin diren asanbladen ostean, eta egon daitezkeen zalantzetatik haratago (epaitegietan helegite indibidualak jartzea, iraunkorra izanda behin-behineko irakasle bezala aitortutako bost urtekoei uko egitea, eta abar), presio neurriak beharrezkoak zirela onartu zen gai honi irtenbidea emateko. Soilik kaltetuen erantzun irmo baten ondorioz lortuko da behin-behineko irakasleei bosturtekoen ordainketa gauzatzea. Jarraitu Bosturtekoak behin-behineko irakasleentzat: Diskriminazioaren kontrako mobilizazioak irakurtzen
Mugimendu feministak larunbaterako deitutako mobilizazioekin egin dugu bat
Azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, mugimendu feministak larunbaterako deitutako mobilizazioekin egin dugu bat. Era berean, larunbatean bertan, LABetik solasaldi bat egingo dugu Bilbon, etxeko langileen egoerari buruz hitz egiteko, “Inork ikusi nahi ez duen zapalkuntza hirukoitza” leloarekin.
Hauxek dira Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunerako aurreikusitako manifestazio nagusiak, mugimendu feministak deituta:
- Baionan, 11:00etan, udaletxetik.
- Bilbon, 18:30ean, Jesusen Bihotzetik.
- Gasteiz, 18:30ean, Andra Mari Zuritik.
- Donostia, 19:00etan, Bulebarretik.
- Iruñea, 20:00etan, Gaztelu Plazatik.
Epaitegi Gorenak atzera bota du Eusko Jaurlaritzaren helegitea behin-behinekoentzako bost urtekoen deialdien kontra
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lan arloko salaren 2016ko maiatzaren 840/2016 sententzia errekurritu zuen, bost urtekoen deialdia behin-behineko irakasleei zabaltzeko UPV/EHU behartzen zuena. Errekurtsoa erabaki arte irakasle-ikerlarien errektoreordetzak behin-behineko irakasleentzako bost urtekoen deialdiak atera ditu baina “betetzeko behin-behinekoz” aipatutako epaia. Deialdietan jasotzen da ere aitortutako merituak ordainduko direla Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren martxoaren 4ko 41/2008 Dekretuaren aldaketa argitaratuko denean. Jarraitu Epaitegi Gorenak atzera bota du Eusko Jaurlaritzaren helegitea behin-behinekoentzako bost urtekoen deialdien kontra irakurtzen